kritiken hemeroteka

8.807 kritika

« | »

Sagarroiak / Sonia Gonzalez / Euskaltzaindia-BBK, 2002

Arantzak barrurantz izan ahal ditu sagarroiak Jon Kortazar / El País, 2002-07-01

“Esnatu da trikua” esan genezake Bernardo Atxagarekin batera, eta esnatu da poeta berri baten ahotsean, emakume idazle baten letran agertu da eta Sonia Gonzalezen Sagarroiak liburuaren orrialdetan. Sonia Gonzalez Barakaldokoa da, idazlea, berria… baina hark esango lukeen moduan, gero liburua irakurri beharra dago gero!

Sagarroiak arantzak barrurantz ditu, eta kanporantz begira ari bada ere, barruak agintzen du eta barruak min egiten du. Esnatu da poesia egunkari fresko baten itxura duen liburu honetan.

Egunkaria: egunero-egunero poetak bizi izandakoa paperera ekarri duen poema liburua da hau (irakurtzea eta pentsatzea, amestea eta ebokatzea bizitzea baita). Egunkaria idazten dutenean, poetaren begiak auzoan, etxean, ikusitakoan biltzen dira eta hori hurbiltasunez eta indarrez agertzen digute.

Freskoa: estetika zabalak ageri dituelako hor ezpalak: punkaren eta rockaren soinua (ez naiz gauza zein zein den nabaritzeko zenbaitetan), auzoko drogazaleen begi-ninien distira sotilak (eta drogak ez du hitz jatorraren esanahia inguru horretan), geografia amestu baten oihartzunak… dena izan dezake baliagarri egileak poesia hau egiteko orduan.

Ironiaren banderak

Askotan zuzena da espresamoldea, zuzenegia, agian. Poemategiaren lehen aldean, ironiak bere banderak usu agertzen dituelarik, norberaren buruaz irri egiten delarik, emakume izatearen kariaz askotan pentsatzen delarik, norbera nor den eta munduan nola kokatzen den adierazten saiatzen delarik, identitate baten hausnarketa da liburua. Eta gaia tratatzerakoan ez da falta espresaera ingenuorik, nire ustez.

Miranderen aipu batekin zabaldu du liburuko bigarren atala, eta heterodoxiaren zantzuak agertu dira poemen zehar: desira, bekatu, askatasun nahiak jota idatzi dira hainbat poema.

Egunerokotasunaren begiradarekin batera, amodioaren eta desamodiaren bideak badira neurri berean desertuko karabanak maite dituen poesia honen aldeetan.

Gora beherak ditu poemategi honek. Poema batzuk oso zuzenak dira eta gustura uzten dute irakurle hau, beste batzuk, ordea (irakurleak desertuko karabanak bezain beste direla ahazturik, nire lagun batek zeintzuk diren esan behar nukeela diost), desorekatuak iruditu zaizkit. Beste kontu bat da batasunarena… Arlo asko eta irudimen mundu ugariak ukitzen dira testuaren lehen aldian, osatuago ikusten dut horregatik bigarrena, hari bati lotuagoa…

Lehen liburua da, eta lehen liburu guztiak bezala, harrera onak arreta ona besterik ez du adierazten… Zeren oraindik “poemarik behinenak/ izkiriatzeke daude…”.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak