« Egindako urratsak | Argigarria(k) oso »
Ni, Vera / Itxaso Martin / Elkar, 2012
Eromenaren atzean Javier Rojo / El Correo, 2012-05-12
Azken urte hauetan euskal literaturan ohiko bihurtu zaigun ibilbidearen beste adibide bat eskainiz, Itxaso Martin Zapirain kazetaritzan aritutakoan literatur mundura pasatu da. Kasu honetan urratsa nobela baten bidez egin du, Ni, Vera izenburua duen nobelaren bidez hain zuzen. Nobela honetan Martina deitzen den pertsonaiaren gorabeherak kontatzen zaizkigu. Bizitza zeharo mugatuta dauka pertsonaia honek antsietate atakeak diruditen batzuengatik, ezinezkoa baitzaio bizitza normala egitea. Beste edonorentzat guztiz arruntak diren ekintzak berari oztopoz beteriko arazo gaindiezinak zaizkio eta larridura batean bizi da, hurrengo atakea noiz agertuko zain. Egoera horretan bizitza eromenerako bidaia moduan agertzen zaio, batzuetan haluzinazioak eta guzti izatera heltzen da-eta. Bere buruari gertatzen zaiona ulertu nahirik, eta psikologo bati egindako bisitan honek iradoki dionari eutsiz (ea familian ba ote zegoen horrelako aurrekaririk), Martina bere birramonaren bizitzan gertatu dena argitzen saiatuko da, emakume hori (Vera izenekoa) hainbat urtean eroetxe batean bizi izan baitzen. Beraz, Martina eromenean poliki-poliki amiltzen den bitartean (edo behintzat hori pentsatzen duen bitartean), ezagutu ez zuen birramonaren bizitza berreraikitzeko ahaleginean murgilduko da, biei gertatu zaizkienak nolabait loturik daudelakoan. Hauxe da argumentuaren oinarria, eta egia esan, ikuspuntu errealista batetik begiratuta, gauza batzuk ulertzen ez baditut ere (adibidez, zergatik ez doan protagonista medikuarengana antsiolitikoak hartzera), gustura irakurtzen den istorio interesgarria kontatzen du nobelak.
Argumentua gauzatzeko, bestalde, idazleak ahots desberdinak nahastea erabaki du. Lehenengo ataletan, bigarren pertsonan hitz egiten duen eta beraz pertsonaiari mintzo zaion narratzaile anonimo baten ondoan, Martinak berak idazten duena agertzen zaigu. Baina azken atalean beste ahots bat nagusituko da, Verarena, Martinaren baitatik sortua, eta Martina eta Vera bereizi ezinak balira bezala, birramonak kontatuko du bere istorioa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi