« Baionan, Tonneliers karrikako aparkalekutik aski hurbil | Kaleidoskopioa »
Lorategiko festa / Katherine Mansfield (Anton Garikano) / Elkar, 2011
Lorategiko festa Mikel Garmendia / eizie.org, 2012-04-11
Ipuin modernoaren sortzailetzat hartzen da K. Mansfield eta Txhekhovek berarengan izandako eragina nabarmentzen. Emana digute gurean K. Mansfielden beraren nola haren idazkeraren berri bai Iban Balerdiren (Gara, 2012-02-11) bai Leire López Ziluagaren (Berria, 2012-01-22) kritika-lanek, bai eta Anton Garikano itzultzailearen Lorategiko festako hitzaurreak ere. Honela dio Garikanok hitzaurre horretan: “Hori da, azken batean, K.M.-en ardura: giza jokabidearen berri ematea, bere kontraesan eta gordintasunekin, modu poetikoan”.
Gehixeago zehaztuz, Brill andereñoa izeneko ipuina har dezakegu Garikanok aipatzen duenaren adibide, hortxe aurkituko baitugu agerian giza jokabidearen kontraesan eta gordintasuna: Brill andereñoa banku batean eserita dago bizitzari begira zoriontsu eta, aldi berean, aldamenean dagoen neska-mutil bikote gaztea Brill andereñoari iseka eta mezprezu eginez. Ipuin honetako —eta besteetako— giroak hauxe iradokitzen digu: ezer gertatzen ez denean ere gauza asko gertatzen dira.
Eta hori guztia modu poetikoan egiten duela esaten digu Garikanok. Modu poetiko hori ere gehixeago konkretatu nahiz, aipatutako giroez gain, narratzailearen ahotsa iruditzen zait dela klabea ipuinen amaierekin batera, zeinak ez baitira ez guztiz itxiak ez guztiz irekiak: norabide bat iradokitzen dute, hautazkoa betiere.
Ateratzen hasia da, horrenbestez, Urrezko Biblioteka bilduma eta hauxe dugu bilduma horretako bigarren alea. Bertsio zuzendua dugu, beraz, Lorategiko festa —lehenengo bertsioan Lorategiko festa eta beste kontakizun batzuk— eta material aproposa dugu, noski, bi bertsioak konparatzeko eta, lehenengo bertsiotik hona igarotako hamalau urteko tartean, hizkuntzan, estiloan, itzultzeko moduetan (eta igarotako tartea oso handia ez bada ere, are balio eta pertzepzio kulturaletan ere) izandako aldaketak aztertu eta ondorioak ateratzeko. Esan dezagun, adibidez, lehen bertsioan Ezkontza à la mode zena À la mode ezkontza bihurtu zaigula eta Familia ideal bat, berriz, Familia eredugarria. Hari honi tiraka, hortxe dugu eztabaidatzekoa: bertsio zuzenduak ala berritzulpenak behar ditugu? Noiz batzuk eta noiz besteak?
Lorategiko festa ipuin-bildumaren euskarazko bertsio hau benetan gomendagarria eta interesgarria izateaz gain, itzulpen-konparaketarako material aproposa ere bada orain. Estimatzekoa benetan.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi