« Inpresioa gordeta daukat | Hiru kilo seiehun »
Lau kantari / Juan Gorostidi / Pamiela, 2011
Geure historiaren zatitxo bat Arantza Etxebarria / Idatz & Mintz, 2011-12
Juan Gorostidik musika eta psikologia ikasketak eginak daukaz eta musika-zale amorratua dela irakurri dot. Esku artean dogun hau berak idatzitako lehenengo liburua da, liburu interesgarri eta sakona, lau musikariren gaineko gogoeta. Imanol Larzabal hil zanean hasi zan liburua idazten, kantariaren ideologiaz egiten zalako berba eta ez berak egindako lanaz. Gero Mikel Laboa be hil zan, eta horixe izan eban liburua josten hasteko hurrengo akuilua.
Liburuari lehenengoz erreparatzean, lau kantari bakarrik zergaitik aukeratu dituan pentsau geinke, baina hauta-keta hori ez da oinarri bakoa. Idazlearentzat lau horreek dira euskal kantagintzearen zutabeak, Euskal Herriaren “urrezko belaunaldiko” ordezkariak musikearen arloan, bakotxa bere ezaugarri eta berezitasunakaz, baina dan-danek oinarri bera dabela: tradizinotik edan dabe. Eta herrikoitasuna eta abangoardia uztartu dabez.
Gorostidik gure kantagintzearen ezaugarriak jorratu dauz lehenengo eta behin: “…gure kantagintzan izan direla ezaugarri batzuk inguruetakoetatik bereizten gaituz.tenak. Bata bertso, kopla eta balada zaharrei emandako lekua. Bestea kantarien artean gehiago izan direla poesia gisa egindako hitz.ak musikatzera jo dutenak, kantu-letra gisa pentsatuak egindakora baino. Euskal kantagintza izan dela lehengo eta gaurko poesiak izan dituen zabaltze bide eraginkorrena, alegia. Eta amaitutzat eman litekeen mugimendu haren hedadurari esker, gure poetek eta zenbait poemak bestela imajina ezinezko oihartzuna lortu zutela”. 60ko hamarkadan euskal kantu herrikoia indartu zan, eta kantari horreei esker aurreko mendeetatik etorren materiala ezaguna bihurtu zan. Baina 70eko hamarkadatik aurrera poetengana jo eben gehienek, eta modu horretan, euskal poesiak (poesia publiko urriko esparrua izaten dan arren) bultzada handia lortu eban: Mirande, Atxaga, Sarrionandia… Baina gure mugetatik kanpo be jo eben kantariok, esaterako Bertolt Brechtengana.
Honetara laburtzen dauz Gorostidik kantarion ezaugarriak:
-Imanol Larzabalek klasikotasuna ordezkatzen dau. Gorostidiren berbetan, “Lartzabalen lorpen handiena kantu herrikoi xume horien melodien indarra eta lirikotasuna azaleratzean datza”. Eta bere kantu guztietan malenkonia da nagusi. Gainera, kantariak amaierako urteetan gehiago grabau eban gaztelaniaz euskaraz baino, arrazoia hurrengo hau izanda: “Aukeratu dudan mundu poetikoarekin askoz identifikatuago sentitzen naiz. Agian, euskaraz ez daudelako interesatzen zaizkidan testuak. Dena dela, ez dut pentsatzen euskara uztea, nire bizitza delako eta benetan maite dudalako”.
-Laboa abangoardia da, esperimentalismoa, Europa osoan parekorik ez dauana. Gorostidik mediuma dala esaten dau, “bere eztarritik ateratz.eko orduan, kantua bera Laboa bihurtu eta bere bitartez beste zerbait da”. Idazlearen iritziz Laboak berben sonoridadearen mugetako esplorazinoan jardun eban, jolas baten antzera. Kantariak sortutako lanak intimidadean entzuteko pentsauta dagoz.
-Ordorikak rocka eta tradizinoa lotu ebazan ikutu moderno bategaz eta kalidade handiagaz. Eta horretarako garrantzi handia euki eben berak aukeratu ebazan letrak, Atxagaren Etiopia laneko testuak, hain zuzen be. Egilearen esanetan, “Interpretazioa da berea, Imanolena bezala, baino honen klasizismo solemnetik urrunen dagoen lekua aukeratuz, erromeriara alera gaitu berak”.
-Eta Achiary kasu berezia da, herri-kantari peto-petoa, Zuberoako inprobisatzaileen tradizinoa erreibindikatzen dauana. Idazlearen berbetan, erradikala: “Achiaryk libre egiten du hegan kantuan ”, Bere lanak ez dagoz grabaketetarako prestauta, zuzenekorako baino. Eta, hala eta guztiz be, kantariaren lana ezezaguna da, Europa osoan kantaririk onenakaz diskoak grabau dituan arren.
Egileak berak dinoanez, gu konturatu ez arren, musikeak gu guztion bizitzako txoko guztiak harrapauta daukaz, txoko publiko zein intimoak. Askotan urrunetik ikusten dogun euskal musika horrek guk pentsetan dogun lekua baino garrantzitsuagoa dauka geure bizimoduan. Nik neuk aitortu behar dot liburuan aitatzen diranetako baten kanta ospetsua dala nire kantarik gogokoena, nire bizimoduko hainbat eta hainbat bizipeni lotuta dagoana eta gauetan alabak lokartzeko erabiltzen dodana.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero