« Puntu kardinalak | Euskal Herria Londresen »
Xake mate / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2002
Koadrotan sailkatutako bizitza Amagoia Iban / Euskaldunon Egunkaria, 2002-06-15
Gure pertsonaia memoria egiten ari da. Gure pertsonaiak, izan ere, badu zer gogoratu haurtzaro-nerabezaroko urteez: bonbez txikitutako Berlin hiria, frontean hildako aita soldadua, xakean aritzen ikasi zueneko garaia, zangoa moztu ziotenekoa, gurpil aulkiaren kirrinka hotsa eta, batez ere, Angela. Angela baita gure protagonistaren lehendabiziko elbarri urteak gozatu zituen lagun bakarra —amaz gain, jakina; amak horretarako daude literaturan ere—.
Horregatik maite du Angela gure pertsonaiak, zomorro baten antzera ikusten
ez duelako eta gerra osteko penizilina gabeziagatik galdutako zangoa ez
diolako etengabean gogorarazten. Edo agian bai? Penizilina kontrabandoa ere
eguneroko ogia baitzen II. Mundu Gerrako Berlinen —esateko modu bat da, ogi
asko ez baitu jaten gure protagonistak—. Penizilina eta beste edozer
gauzarekin egiten baita kontrabandoa eskasia dagoenean, gauza jakina denez.
Eta gure protagonistak badaki zer den gabeziak edukitzea.
Gure pertsonaiak, hala ere, xakearekin liluratuta ematen du Xake mate
honetako parte nagusia. Xakearekin, bai, taula koadrodunaren aurrean zango
falta, aita falta eta ia denaren falta ahantzi egiten duelako. Maximilian
plazako Bavaria tabernako ataria, bere xake jokalari edadetuak eta guzti,
halako zeru artifizial bat baita gure pertsonaiarentzako. Eta zeru
horretatik ez da bonbarik jaisten. Horregatik, seguruenik, gure
protagonistaren egunerokoan agertzen diren pertsonaia gehienak xake pieza
izena hartuz doaz pixkanaka-pixkanaka, halako alderaketa etengabe batean.
Batetik, peoiak daude —gure protagonista da lehendabiziko peoia, berak
propio dioenez—. Bestetik, Errege Beltza eta Erregina Zuria daude —Angelaren
aiotaordea lehena; Bavaria tabernako nagusi Hilde anderea bigarrena—. Azken
bi horiek pieza handiak dira xakean eta baita gure protagonistaren
kontakizunean ere. Liburuak aurrera egin ahala, gainera, arrain gero eta
handiagoak bilakatzen dira errege-erreginak.
Gure protagonistak, finean, gerra galdu berria zuen Alemanian bizi izandako
pasadizo batzuk kontatzen dizkigu, kontaketa zuzen eta erritmiko batean.
Nazismoaren itzala une oro ageri da kontakizun horretan, noski. Umiliazio
sentimendua eta kanpotarrekiko jarrera ezin nazkanteagoa ere bai.
Gure eta idazlearen pertsonaia
Gure pertsonaia, noski, Alberto Ladron Arana iruindarrarena da batez ere.
Pertsonaia horri esker irabazi du, gainera, I. Augustin Zubikarai saria
Nafarroako Unibertsitatean bedel lanetan aritzen den idazle honek; eta,
irabazi duen saria horrelakoak plazaratzeko sortua denez, eleberri labur bat
da eraiki duena. Edo ipuin luze bat, nahiago bada.
Ez du lehen saria eta, oraingoan, oso erraz irakurtzen den liburu bat osatu
du Ladron Aranak pertsonaia nagusi orojakile baten bitartez. Bigarren
mailako pertsonaia batzuk topikoegiak iruditu zaizkigu eta, zenbaitetan,
sinesgaitzak iruditu zaizkigun komentarioak egiten ditu pertsonaia nagusiak
Gernika bonbardatuko umeei entzundako komentarioekin zerikusirik ez duen gogoetak egiten ditu, behintzat, pertsonaia horrek. Agian, belarria ez genuen behar bezain erne edukiko. Litekeena da.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi