« Durduza arazlea | Bele beltza moko beltzean bi gerezi gorrirekin »
Twist / Harkaitz Cano / Susa, 2011
Erru sentimenduaz Javier Rojo / El Correo, 2012-03-03
Harkaitz Canok bere lehenengo idazlanetatik argi utzi zuen garrantzizko leku bat izango zuela euskal literaturan, idazle moduan pixka bat gorabeheratsua bada ere, batzuetan literaturarekin gorroto-amodiozko harreman konfliktiboa duela baitirudi. Edonola ere, beti da interesgarria, eta arnas luzeko idazlan bati ekiten dionean, bere trebetasunaren maila agerian geratzen da. Halaxe gertatzen da Twist izeneko nobela mardul honetan. ETAren kontrako gerra zikineko gertakari latzenetako batean oinarritu da idazlea nobela hau egiteko, liburuaren abiapuntuan Soto eta Zeberio izeneko pertsonaien desagertzea jartzen da-eta. Euskal gatazkaren testuinguruan kokatzen du istorioa, eta bertan kontatzen direnetarik askok zuzen zein zeharka euskal gatazka horrekin zerikusirik daukate. Baina liburuan euskal gatazkatik harantzago doa. Argumentuaren erdigunean Diego Lazkano izeneko pertsonaia dugu, Sotoren eta Zeberioren adiskidea eta militantziakidea. Diego Lazkanok ezin du erru sentimendutik ihes egin, bera izan baitzen adiskideak salatu zituena, eta haien desagerpena ahalbideratu zuena. Sentimendu horren pean eraikitzen saiatzen da bere bizitza, eta idazle ospetsua izatera heltzen da, baina itxurazko bizitza horren azpian beste bizitza bat dauka, zeren protagonistak, bere benetako izaera alde batera utzita, galdutako adiskideen bizitza burutu gabeari eusten baitio, Sotok hasi berritan utzitako idazle-lana bere gain hartuta. Lazkanok badaki neurri handi batean egiten ari den bizitza hori ez dela berea, maileguan hartutako izaera daukala bere benetako izaeraren gainean jarrita, eta tentsioa sortzen da bien artean.
Nobelaren erdigunean gertakari horiek eta pertsonaia hau agertu arren, nobelak alderdi gehiago dauzka. Ia izaera independentea duten zortzi ataletan banatuta agertzen da, non gertakariekin zerikusirik duten beste pertsonaia batzuk eta zuzen gai horrekin erlazionatuta ez daudenak ere agertzen diren, non arteaz eta literaturaz, antzerkiaz eta bizitzaz hitz egiten den. Nobela konplexua da, eta batzuetan idazleak bertan bere burua hustu duela ematen du. Eta euskal gatazkaren barruan kokatuta dagoen arren, gatazkaz bainoago adiskidetasunaz, ausentziaz, eta, batez ere, erru sentimenduaz hitz egiten zaigu.
Duda bat bakarrik geratu zait: liburuak izan duen oihartzuna zergatik gertatu da, bere duda-ezinezko kalitateagatik ala argumentua gatazkaren barruan kokatua izan delako?
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro