« Bizitzaren koloreak borborka | Dakienak idatzia »
Bitartean heldu eskutik / Kirmen Uribe / Susa, 2001
Bitartean heldu eskutik Irene Elorza / Maxixatzen, 2002-05
Gutxien komeni denean erabat fidagarriak diren estatistikek diotena sinetsi behar badugu, gero eta gutxiago irakurtzen omen dugu. Oraindik eta gutxiago irakurtzen dugu euskaraz eta poesia ez da izango generorik zabalduena ziurrenik. Beraz, gaur proposatuko dudan irakurketa gutxik hartuko dutela aurretik jakinda lasaiago idatziko dut aipamen txiki han. “La 2” konplexua sartu zait: “gutxiengo zabal batentzako” ari naizela, alegia.
Kirmen Uribe ondarrutar idazle gaztearen poesia liburu honek irabazi berri du Espainiako Literatur Kritikoen Elkarteak banatzen dituen Kritikaren Sarietako bat, iaz argitaratutako euskarazko poesia libururik onenari dagokiona hain zuzen. Aurtengo sari banaketa honek hedapen haundiagoa izan du literaturaz kanpoko beste “arrazoiak” direla medio baina sariak sari eta aipamenak aipamen, 2001eko Durangoko Azokan ere oso harrera ona izan zuen poema bilduma honek eta horixe da idazle batek jaso dezakeen ordainik onena dudarik gabe.
Hitzek beren esanahia galtzen ari diren une honetan idazlearen, eta konkretuki poetaren, betebeharra da hitzak berreskuratu eta benetako esanahiaz betetzea. Bizitza, maitasuna, oroimina, laguntasuna hizpide hartu eta bide berriak jorratzeari ekin dio Uribek oraingoan. Errealitatearen bilduma zatikatu honetan Carver gogora ekartzen diguten istorioak, idazteari buruzko hausnarketak, haikuak edota egunero gertatzen zaizkigun gauza barrigarriei buruzko poesia aurki dezakegu. Hitzen eta gauzen arteko zubiak eraikitzen laguntzen dute Kirmen Uriberen olerkiek.
Baina Aresti-Duchamp xake-partida izeneko poeman Uribek Arestiren hitzetan jarri duena hona ekarriz: “Poesiak ere ez dik esplikaziorik behar”.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez