« Identitate kaosaren dantza | Baretasuna »
Larrepetit / Pello Lizarralde / Erein, 2002
Larrepetit Asier Sarasua / Eibartik, 2011-04-26
Pello Lizarralderen 4. eleberria. Ihesaldi baten kronika. Molde berezian idatzita, traman eta hizkuntzan. Ia ez istoriorik, ia ez akziorik… eta, hala ere, eder-ederra.
Ihesaldi baten kronika azaltzen digu Lizarraldek bere eleberri honetan (Larrepetit, Pello Lizarralde. Erein, 2002). 2003. urteko Euskadi Saria irabazi zuen.
Abel “Larrepetit” baserriko morroia eta Joxe motxaila ihesi dabiltza. Bidean Lainez bidaiaria aurkituko dute. Horixe da eleberri honetako trama guztia, ez dago ia besterik. Izan ere, eleberri berezia da Larrepetit. Molde ez-arruntean antolatutakoa, beste garai batekoan. Istorioa baino, begirada interesatzen baitzaio Lizarralderi.
Tramaren datu nagusiak ezezagunak zaizkigu: zergatik zeuden espetxean, nola egin zuten ihesi, nora jo nahi duten, zergatik dauden elkarrekin, zergatik laguntzen dien Lainezek, zein den Lainezen benetako ogibidea, zer urte edo garaitan gertatzen den… Ez zaigu ia ezer esaten, asko jota zeozertxo iradoki. Ez dago ia-ia tramarik. Akziorik ere ia batere. Baina moteltasun erakargarri eta arin batekin irristatzen zara eleberriaren orrialdeetan barrena.
Hitzak ere gutxi ditu liburuak. Behar dituenak besterik ez. Isiltasuna da berriketaldiaren gainetik. Keinu xumeak; hizketaldi labur eta erabat sinesgarriak.
Xumetasun horren alboan, deskripzio zehatz eta ederrak dira liburuaren eta ihesaldiaren muina. Koloreak ez ezik, itzalak eta tonuak ere barneratzen dizkigu Lizarraldek. Eguzkiaren epelak, belarraren usainak, atearen irrintziak, txarrantxaren zorrotzak, begiraden soslaiak. Paisaiak agintzen du. Ihesaldiak berak (non eta orain), ihesaldi horren arrazoiak baino (nondik, nora eta zergatik).
Izan ere, liburua baino, filma sortu du Pello Lizarraldek. Pelikula eder bat. Niri Lost in translation gogoratu zidan (istorioan eta egituran inolako antzik izan ez arren, bai moldean). Hura gustatu bazitzaizun, hau ere gustatuko zaizu. Orduan aspertu bazinen, ez ahalegindu honekin.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi