« Larrepetit | Erresistentziaren epika »
Surf / Aitor Zuberogoitia / Alberdania, 2011
Baretasuna Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-04-29
Presaka bizi gara. Horrela da. Esango nuke, honek ez duela erremediorik. Gizakiak bere egin du, egun, gizartean ezarri dugun erritmoa. Dena azkar doa. Dena unean egin behar dugu. Komunikabideen ezaugarria hori da: azkartasuna, albistea eman eta albiste hori jada ez da albiste, beste batek irensten baitu. Aitor Zuberogoitiak bere Surf liburuan, Miguel de Unamuno XI. Saria, saiakera arloan eskuratuta, ia orokorrean, denboraz egiten du gogoeta. Beste bi gai ere baditu egileak gogoetarako: teknologiaren aurrerakuntza, eta globalizazioa eta lokalizazioa. Hiru gai hauekin idazleak osatu du bere saiakera. Irakurlearentzat gaiak ezagunak dira, eta alde horretatik badu liburuak bere erakargarritasuna. Bestalde, liburuak badu ezaugarri bat, irakurketa atsegin egiten duena, eta da hizkuntza zuzena dela. Ez dago kontzeptu ilunik, ulermena eragotziko duenik, eta hau eskertzen da. Esan behar da egilearen iritzia edo hipotesia, saiakeraren hasieratik lantzen duela eta hau gure bizitza oso azkar bizi dugula dela, eta hau orrialdez orrialde ikusi ahal izango da. Deigarria da nola txertatzen dituen bere bizitzaren pasarteak, eguneroko jarduerak, bere gogoeta gaia lantzeko. Aipatu behar da ere, Zuberogoitiak gaia oso zabalik landu duela, eta egileari beharbada ihes egin diola bere tesia finkatzearen nahia —berak horrela aitortzen du bere post scriptum-ean, alegia mezua lausoegia izan zitekeela—. Dena den horrelako lanak oso egokiak dira euskal letretarako; horrelako saiakerak, gogoetak, plazaratzea, gure letren sistemarako osasungarriak dira, eta hau Aitor Zuberogoitiaren lanari esker da. Eta horrelako gaiak gustuko dituen irakurleentzat, gogokoa du mota honetako liburuak irakurtzea.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza