kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Satorrak baino lurperago / Pedro Alberdi / Alberdania, 2001

Satorrak baino lurperago Asier Sarasua / Eibartik, 2010-10-01

60ko eta 70eko urteen kronika kulturala, politikoa eta sentimentala egiten du idazleak. Abiapuntu Hamaika pauso eleberriko bi pertsonaia nagusiak ditu. Alegiazko pertsonaien ibilerak aitzakia hartuta, 1960tik 1975era bitarteko gorabeherak kontatzen ditu Pedro Alberdik, hainbat alderditik. Pertsonaiak eta euren arteko tirabirak: Txillardegi, Saizarbitoria, Kintana, Aresti, Rikardo Arregi… Laboa, Lete, Iriondo, Irigarai… Bikila, Etxebarrieta, Txapel, Pertur… Zeruko Argia, Anaitasuna, Kriseilu, Lur, Ez dok amairu…

Interes handiz irakurri dut. Baita malenkoniaz ere, ni garai hartan oraindik jaio barik banengoen ere. Aingeru Epaltzak esan bezala: “Neke da gaur egungo euskal kultura eta politikagintza ulertzea 60 eta 70eko hamarkadak ekarri zigun iraulketarik gabe. Orduan erein haziek ekarri dizkigute gaurko fruituak. Orduko txinpartek oraingo sua. Urte zalapartatsu eta aldi berean miraritsu horiexen kronika bizkaitar-gipuzkoarra egin digu Pedro Alberdi eibartarrak”.

Liburuaren kontrazalean onartzen duten moduan, saltoka egindako kronika da, kronologiari eta gertakizunei hari jakinik ezarri gabe. Horrek bizitasuna ematen dio eta gustatu zait, baina egia da amaierarako joan-etorri larregi dagoela eta azkenen anekdotario huts bilakatzen dela. Ematen du, bizkarrezurra falta zaiola eta gertakarien saltsa lotu gabea besterik ez dela. Zergatik ez duen idazleak ibilbide kronologikoagoa aukeratu? Hobea litzatekeen kontakizun linealagoa? Ez dakit.

Hala ere, gustura irakurri dut eta gomendagarria pentsatzen zait. Estilo bizi, arin eta ulergarrian idatzia; ondo dokumentatua; erritmo eta prosa erakargarriarekin.

Eibarrek eta eibartarrok, gainera, leku handi samarra hartzen dugu liburuan. Ez idazlea bertakoa dugulako, Eibar sasoi hartan “puntu neuralgikoa” zelako baizik. Ez ahaztu, Euskal Herriko herririk dinamikoenetarikoa zela, ekonomia aldetik punta-puntakoa, eta euskaldun kopuru hazikoa. Donostia eta Bilbo alde batera utzita, Eibar izango da liburuan gehien aipatzen den herrietako bat.

Horrela, Imanol Laspiur eta Juan San Martin agertuko dira. Amatiño Zeruko Argian. Mario Onaindia, Mitxel Sarasketa, Josu Ibargutxi eta Jon Etxabe. Grebak, bonba-leherketak eta bahiketak. Roberto Perezen hilketa. Hitzaldiak, Kulturala eta mugimendu politiko-soziokulturala. Eibarren gertatutakoen zati txikitxo bat besterik ez, baina Euskal Herriko irudi orokorragoan ondo txertatuta.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak