« Derbitxeen dantza | Igandetako kronikak »
Errauts / Eneko Aizpurua / Erein, 2011
Dirua eta zaborra Javier Rojo / El Correo, 2011-01-07
Nobela beltzak idaztea pentsatu ohi dena baino zailagoa da. Ez da nahikoa delitua eta delitu hori argitu nahi duen ikertzailea bertan agertzea. Berebiziko garrantzia dute detaileek, eta, batez ere, gertakariak berez aurrera doazelako inpresioa utzi behar du argumentuak. Hau da, argumentu hori kontrolatzen duen idazlearen presentziarik gabe azaldu behar zaizkigu jazotzen direnak, naturaltasun osoz eta sinesgarritasuna errespetatuz. Gauzak honela, nobela beltzetan agertzen diren kasualitateek beren izaera ezkutatu behar dute eta gainmotibatuta egon behar dira, kasualitateak lekurik izango ez balu bezala. Testuinguru honetan ulertu behar dugu Eneko Aizpuruak argitara eman duen lehenengo nobela, Errauts izenburua duena. Nobela beltzetan agertzen diren topikoak aurkitzen ditugu hemen. Lehenengo eta behin, delitu bat, kasu honetan magrebtar baten hilketa, gertatzen da, eta delitu honetan nahasten dira itxura eta ezkutuan dagoena, delituan azalekoaren azpian bestelako inplikazioak ere agertzen baitira. Delitua argitzeko ikertzaile bat daukagu; hemen langabezian geratutako kazetaria da ikertzaile hori. Hilketa hori droga munduarekin erlazionatuta ez dagoela frogatzen interesatuta dagoen abokatu batek kontratatzen du ikertzailea. Ikertzaile horrek, bestalde, narratzailearen papera ere jokatzen du, nobela lehenengo pertsonan kontatuta dago-eta. Ikertzailearen euskal bariantearen ordezkari peto-petoa dela esatera ere ausartuko nintzateke, ez baita profesionala eta bizitzan galtzailea izatea tokatu zaion horietako bat dela ematen baitu, ziniko xamarra baina funtsean erromantikoa. Nobela beltzetan ohikoa den hirugarren osagaia aberastasunaren atzean ezkutatzen den zaborra izaten da, eta nobela honetan zaborrarena metaforikoki ez ezik literalki ere ulertu behar da.
Lehengai hauekin idazleak nobela interesgarria egiten saiatzen da, gure testuinguruan kokatua. Eta hain zuzen ere, hurbiltasun horrek kentzen dio pixka bat sinesgarritasuna, argumentua hasieratik bertatik (zergatik kontratatzen dute esperientzia gabeko amateur bat halako lan bat egiteko?) galderaz josita agertzen baitzaigu. Eta gure gizartea den bezalakoa delako zaila egiten da pentsatzea nobelan kontatzen den ustelkeria hori oharkabean pasatu litekeela.
Edonola ere, narratzaileak ez du galtzen aukerarik gizarte-kritika egiteko, modernitatean oso ondo egokitu ez denaren ikuspuntua eskainiz; idazkeran, berriz, esaldi laburrak nabarmentzen dira.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez