kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Bizien gaubeilan / Txiliku / Elkar, 2011

Pasadizoak, ez ipuinak Leire Zubeldia / Gara, 2011-12-03

Izenburutik hasiko naiz. Bizien gaubeilan. Liburua ixten duen narrazioaren titulua ere bada, eta ez alferrik. Esapideak ederki asko laburbiltzen du Jesus Mari Olaizola Txiliku idazlearen asmoa: “Gaur arratsaldean ere izango dugu bizien gaubeila egin beharra (…) hola deitzen zion gure amak”. Aipatu istorioko narratzailearen ahotsa da hau, baina biziei gaubeila egitearen esamoldea makina bat bider entzun izan dugu gure aurrekoen ahotik. Ahozko tradizio horretatik tiraka mamitu du idazle zarauztarrak esku artean dugun pasadizo bilduma hau.

Bada ondorio honetara garamatzan beste adierazle bat ere: narratzailearen papera. Pasadizo gehienetan, narratzailea lehenengo pertsonan dago. Kontalari bat daukagu beraz, eta bere ahotik entzungo bagenu bezalaxe kontatzen ditu pasarteak, maisuki. Maiz, kontalaria idazlea bera dela irudituko zaio irakurleari, eta elezahar edo kondairen bidetik, askotan zalantza ere egingo du kontatzen dena asmatua edo bene-benetakoa den. Narratzailea emakumea da gehienetan. Horra hor beste pista bat. Izan ere, euskal munduan emakumeak bete du ahozko transmisioaren funtzioa. Dena den, ezaugarririk nabarmenena, kontatzen diren pasadizoetako gaia da. Euskal ahozko tradizioaren ohiko paisaia eta giroa osatzen duten baserri eta landa ingurunea dira ardatz narrazio gehienetan. Hala nola “Bizien gaubeilan”, “Galeperrak”, “Bazen behin asto bat izena zuena Kubala”, “Behor gorria”, “Uroiloak”, “Katua”…

Era berean, giro honekin talka egiten duen beste giro bat ere bada liburuan. Gaur egungora gehiago gerturatzen den giroa da hau, “Atestatua”, “Metamorfosia”, “Aguaraguazua”, edota “Errun ezin zuen oilanda” pasadizoetan errepresentatua. Ez dakit talka hori irakurleak kolpatze aldera intentzio osoz egindakoa den edo ez, baina liburuaren batasuna apurtzen du.

23 pasadizo dira guztira. Batzuk oso laburrak. Orrialde batekoak ere aurkituko ditu irakurleak. Mezu zuzenekoak eta iradokitzaileak. Bi, hiru, lau orrialdeetakoak eta arnasa luzeagokoak ere badira, noski. Azken horiek istorio bat dakarte barruan, beti galdera bat iradokiz irakurleari.

Pasadizo aipatu dut orain artekoan. Hain zuzen ere, pasadizoak azpititulua jarri diolako egileak liburuari. Izan ere, Bizien gaubeilan pasadizoak aurkituko ditugu, ez ipuinak. Haziak dira, baina erein bezala geratu direnak, ernatu gabe. Hazi horietako bakoitzari ernatzeko behar dituen osagaiak emanez gero, ipuin bat izango genuke pasadizo horietako bakoitzean. Eta hain zuzen ere, hori da faltan bota dudana, pasadizoen garapena. Ipuina.

Ezin da ukatu egileak ohartarazi ez gaituenik. Ez du alferrik jarri Pasadizoak azpititulua, “irakurle, ez zaitez engaina, hemen ipuinak ez, pasadizoak aurkituko baitituzu” esanez bezala. Eta noski, ipuinik ez dagoen tokian ezin ipuina aurkitu. Dagoenarekin konformatu behar.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak