kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Zamaontzia / Iñigo Aranbarri / Susa, 2011

Garondoan gogortuta Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-10-28

Egia esan badira irakurketak bere ildoagatik, bere mezuagatik, bertan kontakizunak erakusten duenagatik, enkarguzkoak diruditenak, bizitzen dugun aroaren benetakotasuna agertzen dutenak. Iñigo Aranbarrik Zamaontzia bere hirugarren nobela kaleratu du, 2011n, urte nahiko karismatikoa suertatzen ari denagatik, mende honetan gauzatzen ari diren gertakizunak gizateriaren beharbada utzikeriaren isla erakusten dutelako. Liburuan gaiak gurutzatzen dira; alde batetik daukagu ostutako haurren auzia, bestetik uztearen gaia dago bere aurpegi eta alderdi ezberdinekin: norbanakoaren uztea, norberaren bertan behera uzteko joera, gizakiaren alderdi psikologiko ezberdinak…, azken finean liburuak koral ezberdinak erakusten ditu eta horretarako protagonisten agerpenak oso garrantzitsuak dira. Nerea nerabea daukagu narratzailearen irudia erakusten duena, kontakizunaren nondik norakoak oso ongi ilustratzen duelarik, eta baita bere aitona Mateo, azken finean Nerearentzat familiak ze motatako jarrera izan duen, aitonaren bizitza da horren lekuko. Nolabaiteko gogoratze baten ariketa da neskatoaren eta aitonaren alegiazko elkarrizketa hau.

Aranbarrik pertsonai ezberdinak maisuki sartzen ditu kontakizunean, eta ezin aipatu gabe utzi Edwin marinela eta honek daukan protagonista izateko tartea; pertsonai honen bitartez Aranbarrik erakusten du nolabait gure bizitzetan badaude uneak non elementu arrotzak sartzen diren. Eta pertsonai sartu-atera moduko ariketa honetan, gerta dakioke irakurleari argazkiaren osotasunean galtzea, arreta lausotua geratzea. Baina kontakizunak hasierako distira mantentzen du eleberri osoan zehar.

Eleberriak mezu bat uzten du: memoriak gorotza ere badu. Hau gizatiarra da.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak