« Euskal gatazkak | Zeru ilunaren edertasuna »
Joan da negua / Mikel Ibarguren / Susa, 2011
Beste aldea Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-09-30
Urtaroek bizitzaren zikloak markatzen dituzte, eta igarotze horrek, nolabait beti uzten du zerbait atzean, edo behintzat, hori nahi izaten dugu. Sorbaldan, agian, pisu astunak zamatzen ditugu, eta noizbehinka, pisu hori arindu nahi izaten dugu. Mikel Ibargurenek bere azken poesia liburuan, Joan da negua, hori proposatzen digu, irudi klasiko bat erabiliz, alegia, negua ondoren, berritasuna datorrela. Alderdi honetatik proposamena ez da berria gizakiaren historian, neguko hotzetik gizakia beti saiatu delako aldentzen. Eta berritasun eza hau ongi lotzen da Mikel Ibargurenen poesiarekin, bere ibilbide poetikoa, nolabait, neguaren iluntasunarekin lotzen baitut. Baina honetan, beharbada, benetan atzean utzi nahi du negua.
Gaiaren aldetik, heriotza eta maitasuna, aurrez aurre jartzen ditu, eta honek ematen dio liburuari baikortasunaren keinu bat, nahiz eta hainbat eta hainbat poemetan erabili duen hizkeragatik, abstraktua geratu den ahalegina; esan daiteke lirismoa itota bezala dagoela, agian egileak propio bilatu du efektu hori, irakurlea eror ez dadin artifizioetan.”Zure begirada pentsakor dago / ospitaleko leiho hegian / goizaldean dena dago geldi / denbora barne / euriaren atzean ezkutatu da eguna”. Poetak erabili ditu hainbat eta hainbat metafora eta azkenean emaitza landu bat eskaintzen du maila horretan, eta irakurlea, alde horretatik beteta geratuko da, “norabide bereko paraleloetatik landa / geroak zer ekarriko duen ez dakigu / zerua urrunduko den instantean baina / deitu insomnioa amesgaiztoen ifrentzuari”.
Irakurleak aurkituko du emozioa liburuan zehar, nahiz eta horretarako irakurketa arretatsua eskaini behar dion Ibargurenen proposamen poetikoari eta horrela emozioa dastatuko du.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez