kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Zakurraren poema eta beste hezurrak / Martin Etxeberria / Elkar, 2011

Zeru ilunaren edertasuna Jose Luis Padron / Bilbao, 2011-10

Martin Etxeberriak (Zarautz, 1974) Zakurraren poema eta beste hezur batzuk (Elkar, 2011) poesia liburua aurkeztu du. Bere hirugarren poema liburua da. Aurretik Katiluaren ipurdia (Alberdani, 1999) eta Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin (Elkar, 2005) idatzi zituen.

“Zakurraren poema” poesiarekin eman dio hasiera Zakurraren poema eta beste hezurrak liburuari:

“Saguzarrek/ zulatu eta saretu arren/ arratsa,/ itzalek/ berdinberdin jarraitu zuten/ erortzen,/ gaizki ebakitako euli-bizarra/ balira bezala./ Eta lurrean eserita,/ lotsagorritu nintzen nire patuaz;/ agurraren zakurra izan beharraz./ Penatu nintzen/ nire tristuraz./ Amorratu,/ tximeleta zatar bihurtutako/ nire gorroto zaharrez./ Bidearen gurutzean,/ gauaren zain/ mantendu nintzen ordea./ Iluntasunak ere,/ bere nekean,/ betetzen zekielako zerua./ Mantendu nintzen,/ hitzaren ametsaren zain;/ neure hezurrak hozkatuz/ bitartean”.

Zakurraren poema eta beste hezur batzuk poema liburu hau, nonbait irakurri dut egunkariren batean jasoa, heriotza duela ardatz nagusi, tristuratik sortzen dela, aurreko biak baino ilunagoa dela. Maila batean egia dela esango nuke, baina ez egia osoa. Izan ere, Martinek, ni bezala, maila batean edo bestean, denbora asko darama triste. Eta denbora gehiago (ni ere nire basamorturako oinetakoen antzera erre eta kea bihurtu arte gutxienez) eramango dut triste, ia seguru. Ez da pose bat; hitz-jokoa baimentzen badidazue, “poso” bat dela esango nuke. Zerbait hor behean, aintziraren ur-azal distiratsuaren azpian, lokatza eta begirik gabeko arrainekin batera arnasarik hartzeko premiarik gabe bizi dena edo irauten diguna behintzat. Zer esanik ez, aintziraren mundu honetara lehortea iristen denean (eta agorraldi alu batzuk pasa ditugu azken aldi honetan), lohi horiek, paradoxikoki, garbiago ikusten dira. Hori pasa zaio Martin Etxeberriari ere neurri batean.

Baina ez zait iruditzen poema liburu hau hortik sortua denik. Edo ez bere helburuan behintzat. Izan ere, eta hau aurkezpenean ere adierazi zuen Martinek, “nekatuta egoteaz nekatuta nagoelako” sortzen da. Sentimendu horretatik. Triste egoteaz ere, dagoeneko, pena ere ematen diogulako geure buruari. Onartzea erabaki dugu. Ez da txorakeria. “Zakurraren poema” izeneko horretan Martinek idazten duen bezala, “iluntasunak ere betetzen dakielako zerua”. Horrela da, edo gezur hori bihurtu nahi du bere egia behintzat.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak