« Zeru ilunaren edertasuna | Galderez beteriko orgak »
Zamaontzia / Iñigo Aranbarri / Susa, 2011
Isildutako minak Javier Rojo / El Correo, 2011-10-01
Alaba batek aitari hitz egiten dio. Aspaldiko hainbat gauzari buruz kargu hartzen dio, hitz mingarrien bidez. Halaxe labur liteke Iñigo Aranbarriren Zamaontzia izenburuko nobelan agertzen dena, laburpen honek idazleak liburuan benetan eskaintzen duena faltsutuko ez balu. Itxuraz, alabak, Nerea izeneko emakumeak, aitari hainbat urte lehenago gertatutako gauza batzuk gogorarazten dizkio. Nola gaixorik zegoen amak etxea utzi eta Ingalaterrara joan ondoren, aita eta alaba aitona Mateoren etxera doazen bizitzera. Nola gertakari honek bakardadera bultzatu zuen orduan nerabea zen neska, bere ohiko bizitokitik aldenduta institutuko kideekin zituen harremanak laxatzen ziren bitartean. Nola aitonarekin harreman berezia eraiki zuen. Eta nola aitonak historia berezia zuen atzean. Hori guztia agertzen zaigu azalduta testuan Nerearen hitzetan, aitari zuzentzen zaiolarik. Aitaren erantzunik, ordea, ez dago. Aspaldiko kontuak, urteetan gordetako minak, esan gabe geratu zirenak plazaratzen dira liburuan, eta argumentua bi anekdota nagusiren gainean osatzen da. Alde batetik, zamaontziaren istorioa dugu, tripulazioa barruan duelarik armadoreak Abran abandonatzen duena. Tripulazio kideak isolaturik geratzen dira portu arrotz batean, beraiekin zer gertatuko den zain. Denak herriratzen dituzte, bat izan ezik, akats burokratiko batengatik. Beste aldetik, berriz, aitonaren istorioa dugu. Familietan ezkutuan gorde nahi diren kontu itxuraz lotsagarriengatik bi aldiz lapurtutako umea izan zen gizona, bere erroak zeintzuk diren jakin ere ez dakiena.
Bakardadeaz eta batez ere abandonuaz hitz egiten digun nobela da Iñigo Aranbarrik plazaratu duena. Bertan idazleak abildade berezia izan du: anekdotak sinboloaren mailara jasotzen jakin du, baina anekdota moduan duten balioari uko egin gabe, zamaontzia lekuko. Zamaontziaren istorioa argumentuan funtzionatzen duen osagaia da; baina portu arrotz batean abandonaturik uzten duten itsasontzi hori existentziaren metafora bihurturik agertzen zaigu, Julio Cortazarren Los premios hartan agertzen zen bidaiaren kontrapuntua.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi