« Neurosia | Zubiaren begien aurrean »
Sakoneta / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2011
Indigenaren isiltasuna Javier Rojo / El Correo, 2011-06-04
Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta argitaratzaileak liburuak ekoizteko joerari ezin eutsita, nobelatxo bat plazaratu berri digu, Sakoneta. Argumentua honelaxe labur liteke: AHT eraikitzeko baserri bat desjabetu dute, baina bertan bizi dena etxean gotortu eta aurre egin die desjabetzea bururatzera etorri diren ertzainei. Abiapuntu honekin gertakari honen inguruan gertatzen direnak azaltzen dira nobelan. Izan ere, kontuan hartu behar dugu nobelan pertsonaiak baino pertsonaia-motak aipatzea hobe dela. Alde honetatik begira, ertzainak ditugu, indar fisikoaren botereaz horditurik dauden lelo harropuztzat aurkezten direnak. Ekologistek osatzen dute bigarren multzo inportantea; diskurtso hiperideologizatu baten jabe dira eta benetan zer gertatzen den jakin gabe baserritarrarekiko elkartasuna adierazteko ekintzak antolatzen dituzte, baserritar horren jarrera beren mugimenduarekin elkartzen saiatzen direlarik. Eta hirugarrenez, multzo inportanteenekin amaitzeko, kazetariak dauzkagu, odolaren usainera mugitzen direnak, eskandaluaren bila. Jakina, pertsonaiak topikoak dira, Euskal Herriko fauna tipiko baten adierazleak. Hauek guztiek beren ikuspuntutik azaltzen dute baserrian gertatutakoa, eta, bitartean, baserrian dagoen pertsona —ETAkide ohia den azken mohikar bezala agertzen zaiguna— isilik dago, mundu guztiak berari buruz hitz egiten duelarik (gertakari guztien erreferentzia puntua da), pertsonaia moduan ez baitu parte hartzen. Topikoak erabilita narrazioak ironikoa izan nahi du, umoretsua. Baina kritikoa ere agertu nahian azaltzen zaigu idazlana. Alde horretatik, ia ezinezkoa da irakurketa alegorikorik ez egitea: izan ere, denek hitz egiten dute pertsonaia bati buruz, batzuk bere alde eta beste batzuek bere kontra, baina berari, Euskadi sakoneko indigena horri, inoiz ez zaio hitzaren txanda pasatzen bere ikuspuntua azaltzeko.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi