« Sakoneko stablishment-ari barre | Etorri da joan dena »
Orgasmus / Askoren artean / Txalaparta, 2010
Erreibindikazioa Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-05-13
Hor gaudela. Bagarela. Idazten dugu, eta hori gutxi balitz, emakumeak gara. Beharbada irakurlearentzat hau oso sinplea da, behintzat horrela aurkeztea idazle batzuen lana. Idazleak direlako. Gainontzeko hitzak, soberan daude. Irati Goikoetxea, Katixa Agirre, Judit Zuloaga, Garazi Arrula Ruiz, Tania Hearst, Petra Schelm, Irati Elorrieta, Irantzu Ezkerro, Garazi Goia, Irati Jimenez eta Iratxe Esnaola. Txalaparta argitaletxeak bere literotura sailean Orgasmus liburuan bildu dituen idazleak dira. Liburua hamar historiaren inguruan osatzen da; denak gai berbera lantzen dutelarik, sexua, sexu harremanak; historia bakoitza bere osagai ezberdinekin. Esango nuke, horrelako liburuetan, non egile ezberdinen tonuak, idazteko era ezberdinak, kolore eta ahots diferenteekin, emaitza, anitza izaten dela, eta azkenean ortzadarra moduko baten aurrean zaudela, kondairaz kondaira, liburua irakurtzen dela. Eta koloreekin gertatzen den bezala, batzuentzat laranja ederrena izango da, eta besteentzat morea. Bada hainbat kondaira edo kontakizunetan, aurreikusten diren egoerak: harremanak, batzuetan topikoak, eta, beharbada sexu kontuetan, gure gizarte honetan, sexu harreman ohikoaren begirada. Alde horretatik, irakurleak ez du hartuko inongo ezustekorik. Beharbada egile bakoitzak ez du izan ere aparteko helbururik; agian, liburuari jaten diolako, nolabait, idazle hauek bere bizipen pertsonalean, nonbait, zirkunstantzia pertsonalengatik —unibertsitate garaiko ibilbidea, Erasmus delakoa— benetako saio literario bat egitea. Dena den, eta liburuaren alde, badago esaterik, irakurleak aurkituko dituela asebetetzeko uneak, irakurlea gustura geratzen baita ahots heterogeneo hauen artean.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez