kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Jaun Zuriaren askazia / Julen Arriolabengoa / Alberdania, 2011

Askaziaren jatorria Javier Rojo / El Correo, 2011-04-07

Julen Arriolabengoa kronika zaharretan ikertzen ibili da,euskaldunok geure iraganari buruz kontatzen ditugun istorioen bila. Ikerketa honen ardatza Ibarguren-Cachopinen kronika argitaragabea izan da eta oinarri honen gainean beste iturri batzuetatik jasotako informazioa ere bildu du. Ikerketa honek doktore-tesira eraman du idazlea, baina honekin batera, kroniketan aurkitu dituen istorioekin irakurle arruntaren neurriko liburu bat ere argitaratu nahi izan du. Liburu honek Jaur Zuriaren askazia du izenburua. Izan ere, liburu honetan Historia eta istorioak nahasten diren puntu horretara eramaten du irakurlea, gertatutakoa eta mitoa bereizterik ez dagoen puntura. Liburuan lau zati agertzen zaizkigu, bertan kontatzen diren istorioak zein garairi dagozkion kontuan hartuta: Historiaurrea, erromatarren garaia, Bizkaiko jaunak eta bandoen arteko liskarrak dira lau zati horiek. Gauzak honela, alde batetik, mito fundazional batzuen bildumarekin egiten dugu topo, zeren azaltzen baitzaigu zein den halako kroniken arabera euskaldunen jatorria, eta beti bezala oso jatorri gorenak bilatzen direnez, euskaldunen askaziaren abiapuntua, besteak beste, Bibliako istorioei edota Grezia zaharrari loturik aurkituko dugu. Bestalde, leinu desberdinen jatorria ere azaltzen zaigularik, asmatutako etimologiarako joeraren hainbat eta hainbat adibide aurkitu ahal izan ditugu liburu honetan, hizkuntzan bertan historia edo istorioa laburbilduta egongo balitz bezala. Historia aztertzen hasten zirenean eta datu zehatzik ez zeukatenean, kronista zaharrek ez zuten inolako arazorik datuak asmatzeko edota nahi zuten bezala egokitzeko, beti ere norberaren jatorri gorenak nabarmentzeko asmoz. Errealitateak behar bezalako distira eta ospea erakusten ez bazuen, hor zegoen mitoa hutsune horiek betetzeko. Eta alde horretatik begiratuta, euskaldunon historia historia asmatua da, istorioak alegia; beste herri batzuen historiaren kasuan bezala, bide batez esanda.

Arazoa planteatzen zaigu honelako narrazio fundazionaletan etorkizunerako proiekzioaren oinarria aurkitzen da, baina ikuspuntuaren aldetik inkoherentziaren bat dagoela iruditzen zait: kronika zaharraren berridazketa, historiografia-lana eta ipuingintza nahasten dira kontakizunean, idazleak azkenean nondik jo nahi duen oso argi geratzen ez delarik.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak