« Udalbatza bahituaren kasu pollita | Askaziaren jatorria »
Hariaz beste / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2011
Entzuteko denbora Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-05-06
Beharbada ez zaigu gustatzen gure esparru propiotik irtetea. Agian beldurra dugu aitortzea, gure ni-tik kanpo badagoela bestea. Auskalo, baina errealitateak baditu mila forma, eta denak, hor daude. Bakarrik geratzen zaigu leihotik begiratzea. Aritz Gorrotxategik proposamen zeharo interesgarria aurkeztu digu Hariaz beste bere azken poema liburuan. Idazle bezala hau da bere hirugarren poesia liburua, eta esan dezadan, ematen du egileak eman diola nolabaiteko amaiera bere poesigintzari, itxi duela nolabaiteko trilogia poetikoa bat; eta narratiban ere ibilbide bat egina dauka. Egia esan ez da idazle mediatiko bat. Zaratatik kanpo bizi da, eta bere eskaintzak, liburuetan daude. Oraingo honetan poesia landu batekin dator euskal poesiaren plazara. Liburuak sei atal ditu, eta bertan, bertsoz bertso, hausnar liriko bat da irakurleak aurkitu duena. Lirismo horrek badu ibilbide bat, “Edo agian, inor ez, bizitza / harrizko jolas, harrizko geografia itsu. / Atomoaren biluztasuna”. Egileak bere proposamenean, sinbologia oparoa erabili du: harritik, harira, eraikuntza poetikoa eskainiz, entzun nahi duenari, “Dena esanda dago, / baina ez entzunda”. Poesian, irakurleak, landu behar du bere baitan, sentimenduan pizten zaiona. Eta Gorrotxategik hori egiten du, irakurlea ez du kanpoan uzten. “Ea nor igarotzen den bidetik. / Baletor edo ez/ zabaldu eskua”. Poetak, eta hau berria da Gorrotxategiren poetikan, keinu bat egiten dio prosa poetikoari. Eta egia esan, oso emaitza ona da egileak lortu duena. Benetako narrazio lirikoa da; irudiak oso ongi txertatuak daude, forma hau menderatzen duela erakutsiz. Ez zara damutuko, irakurle, liburu honekin. “Ez kezkatu, haria duenak / badu labirintua”.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez