« Gure taldea zure bizitza izan zitekeen | Entzuteko denbora »
Udalbatza bahituaren kasu pollita / Karlos Linazasoro / Elkar, 2011
Udalbatza bahituaren kasu pollita I.E. / Aizu!, 2011-05
“Ni banoa esan zuen norbaitek”. Esaldi hori behin eta berriro errepikatzen da nobela labur “zoro” honetan. Azaletik begiratuta, eta irakurlearen aldartearen arabera, irakurketa osoa barrezka pasatzeko aukera ematen badu ere, gizakiok elkar ulertzeko ditugun zailtasunei buruz dihardu Karlos Linazasororen azken argitalpenak. T. izeneko herri batean, plazan bildutako jendetza bortitzak eraso egiten dio udalbatzari, batzar gelako leihoetara harriak jaurtiz. Zerbait eskatzen dute, baina barrukoek ez diete ulertzen.
Hortik hasita, narrazioa modu erabat absurdoan garatzen da: ez dago jakiterik zenbat gau eta egunez luzatzen den egoera, ezta zenbat diren erasotzaileak ere (tartean txorimaloak dituzte), kopetan jasotako harrikada baten ondorioz hil den zinegotziaren gorpuak lebitatu egiten du, zinegotzi guztiak erabat jantzita daude ezagutza filosofiko eta literarioetan eta gauza dira eztabaida sakonetan aritzeko…
Euskara mailari dagokionez, hain nobela laburra izanda eta elkarrizketaz betea, ez dirudi, lehen begiratuan, ulertzen zaila izan behar duenik, baina hain denez absurdoa eta ironikoa, egokiagoa da gutxieneko maila bat duten irakurleentzat, adibidez, honako esaldi hau ez baita ulertzen erraza (gramatikalki oso sinplea izan arren), nobelaren tonuaz ondo jabetu ezean: “Bingoa atera zuten. Kartoiak banatu, diruak bildu, bonboa desataskatu, eseri eta prestatu ginenerako egun berri bat urratu zen ortzemugan”. Bingoa aurreko gauean atera zutela kontuan hartuta…
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi