kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Enblemak / Clara Janes (Juan Mari Lekuona) / Eizie, 2010

Mugagabetasun eder Ainara Maia / Gara, 2011-04-16

Sortzen garenetik enblemez eta sinboloz inguratzen gara, eta bakoitzak desberdin sentitzen ditu, hala nola Maitasun edo Isiltasun kontzeptuok. Poesia sinbolista agertzen digu Clara Janesek gaztelaniaz, eta euskaraz maisuki itzulita aldamenean Juan Mari Lekuonak eskuz zirriborraturik. Poetaren erritmoz eta hotsez blaitu naiz olerki bakoitza behin baino gehiagotan ahots gora irakurrita, neure barneko bide ilunak argitu zaizkit, sentimendu mugagabetan.

Eskuz zirriborratutako itzulpena kortazartarrek editatu nahi izan dute Juan Mariren itzulpen lana goraipatzeko, eta niretzat opari bat izan da beste behin ere itzulgarritasunaren mugagabetasunean galtzeko.

Bihotzak esan ziona idatzi zituen hitzok Clara Janesek, eta taupadaz taupada lehertu zait barnean, misteriotsuki, poeta. Askotan buruarekin ezin ulertuz irakurri ditut olerki ilun hauek, lehenik gaztelaniaz, gero euskaraz. Beharbada poeta bakoitzak bere mundua bizi duelako, zail egin zait bihotzarekin erabat irakurri beharreko olerkiok ongi ulertzea, eta behin baino gehiagotan kantatu behar izan ditut. Argi dago pertsona bakoitzak bere mundua duela, eta bere sinbologia propioz doala pausoz pauso bizitzen, eta poeta batzuk jakiten dute sinbolo horiek sentitzen duten bezala idazten, arrazionalizatu gabe. Clara Janesek bezala.

Ezinbestean idatzi zituen poetak hitz neurtuok, eta poetak berak idatzi dit bera ere itzultzaile dela hainbat hizkuntzetatik gaztelaniara. Iruditu izan zait poetak doitasunez eta zehatz azaldu nahi izan dituela bere barnetik nola ikusten dituen Bakardadea nahiz Ezerezaren Nagusitasuna.

Bizitza edo Amets gauza bera ote den pentsatzen gelditu naiz, eta Maitasun Ikusezin batek besarkatzen nauela isil sentitu dut. Eskaintza hauxe egin dit olerki-liburuak, bizi nadin gauza guztien gainetik eta denen gainetik, ene bihotzak gutxiago sufri dezan eta gehiago maita. Askatasun izeneko plaza zeharkatuko dut eta Alkoholaren Gaitzaz jabetuko naiz, ahazteko edan beharra alegia, jakinik edanda gehiago oroitzen naizela. Arriskuan Bizi eta Hegada batez, Ongia Egin nahia izanen da ene bidea Orain, Kaligrafia kaxkarrez zeru urdinean marra zuriak eginez. Eta zer esan nahi du Batasun kontzeptuak zuretzat, irakurle?

Niretzat Ezinbesteko Maitasuna bihotzean betiko zauri bat edukitzea da, eta Clara poetarentzat, antza, ere bai. Bihotza eta Lau Elementuak batera sentitzea da batasun bat Clara Janesentzat, eta Juan Mari Lekuonak, Bere Baitaratua, Bertan Behera Utzi du, eta ez Abandonatua, itzulpen poetiko sinbolista hau guretzako. Bihotzetik hatzetara itzulitako enblema hauek Jon Kortazarri bidali zizkion, eta honek Jakingura Galgarria bere baitaraturik, geureganatu digu hau guztia. Bere Burua Hil Duena ez da suizida bat Lekuonarentzat, Maitekiro Zai egon bainaiz oraindik jaso ez dudan maitearen Musua, baina Juan Mari Lekuonak Muin Egin dio udaberriari Ausartziaz eta Isiltasun Argi batez nonbaitetik Ad Infinitum, betiko. Edonon zaudela, Juan Mari Lekuona, agur eta ohore.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak