« Fikzioaren errealitatea | Aise irakurtzeko eleberri motza »
Udalbatza bahituaren kasu pollita / Karlos Linazasoro / Elkar, 2011
Mundu absurdoa Javier Rojo / El Correo, 2011-04-09
Karlos Linazasorok batzuetan absurdoaren literaturan koka daitezkeen istorioak kontatzeko joera dauka. Itxuraz zentzugabeak diren argumentuak plazaratzen ditu, baina noizean behin halako argumentu absurdoetan bizitzaren metaforak aurkitzen direla ikus dezakegu, oso gauza serioak eskatzeko bide bakarra fartsa izango balitz bezala. Bide hauetatik doa Udalbatza bahituaren kasu pollita izenburua duen nobela labur honen argumentua. Udaletxe batean hauteskundeen ondoren elkartzen dira zinegotziak lehenengo bilera egiteko. Bertan dauden bitartean, jende oste batek inguratzen du udaletxea eta hor gelditzen dira irten ezinik. Istorioa errealismoaren parametroetan gara zitekeen, baina ez da horrela egiten, argumentuaren garapenean umorea, ironia eta absurdoa nagusi baitira. Badakit agian konparaketa hau gehiegizkoa izan daitekeela, baina nobela honetan ematen du Julio Cortázarren Los premios eta Luis Buñuelen El ángel exterminador bildu direla Faemino eta Cansado umoristek erabiliko lituzketen ikuspuntu surrealistan eta diskurtso neurotikoan.
Egoera zentzu gabea da, zinegotziak ezin baitaitezke udaletxetik atera eta ez baitakite zer eskatzen duen inguruan duten jendeak. Diskurtsoa ere absurdoa da, arranditsua, oso hanpatua, erreferentzia kulturalez beterik. Eta honek areagotzen du egoerak islatzen duen fartsa itxura. Baina fartsa honen atzean, errealitatearen gaineko nolabaiteko hausnarketa dagoela iruditzen zait, zeren bizitza bera zerbait absurdoa izango balitz bezala aurkezten baita. Pertsonaiak zentzurik gabeko egoera batean aurkitzen dira eta oso diskurtso serioak botatzen dizkiote elkarri, konturatu gabe halako seriotasunak ez duela inolako zentzurik. Narrazioan ironia dago, parodia, fartsaren itxura duten osagaiak, eta umorea ere bai, nahiz eta Linazasororen eskuetan umorea barrea hozten duen horietakoa izan.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi