« Ni ez naizen nia | Lekukotza poetikoa »
Errotik / Gotzon Barandiaran / Susa, 2010
Postalen erroetaraino Leire Zubeldia / Gara, 2011-02-25
Protesta ekintza baten argazkia ateratzerakoan argazkilariak objektiboa non kokatu erabaki behar izaten du. Ez da erabaki hutsala, klisk egiterakoan bere ikuspuntuaren berri ematen baitu. Antzeko erabakia hartu behar izan du Gotzon Barandiaranek Errotik eleberria idazterako garaian. Argi utzi du bere ikuspuntua zein den: Bilboko Euskalduna Ontziolako langileen aldean jarri da 80. hamarkadan bizi izan zuten egoeraren argazkia ateratzeko. Idazlea libre da garai horretako bere ikuspegia adierazteko. Zilegitasun osoa du horretarako, beti ere zintzotasunez jokatzen bada, noski. Ezin da ukatu, liburu honi buruzko hainbat iruzkinetan irakurri den moduan, eleberriak pisu ideologikoa duenik. Baina hori ezin zaio idazlea gatazkaren alde batean kokatu izanari egotzi. Euskaldunako lan-gatazkaren kronika literarioak, nahitaez, pisu ideologikoa izango du beti. Atseginez irakurri dut nobela. Baina laburra egin zait, ez dut nahi adina bazka eduki. Zuku gehiago ere atera dakioke hain esanguratsua den gertakariari.
1984. urteko Bilbora garamatza Larrabetzuko idazlearen lehenengo eleberriak. Bilbotarrek gogoan izango dute data hori: Espainiako Gobernuak Euskalduna Ontziolan langile birmoldaketa egitea erabaki zuen lanpostu kopurua 2461etik 200era murriztuz. Orduan hasi zen Euskal Herriko langile mungimenduaren historian ezagutu den borrokarik esanguratsuenetariko bat. 1987ra arte iraun zuten Euskaldunako langileen protestek. Bada, hiru urteko borrokaldi horren kontakizuna egiten du Barandiaranek eleberriaren lehenengo zatian, hiru zati baititu nobelak.
Lehenean, Luis Urresti, Euskaldunako langilea eta nobela honetako protagonistaren ahotik jakiten du irakurleak urte haietan bizitakoaren berri. Une delikatu batean erabakitzen du Luisek Euskaldunan pairatutakoa kontatzea: minbiziak heriotzaren atarira eramaten duen unean hain justu. Aurretik inoiz ez zuen ontziolan arnasten zen giro gatazkatsuaz hitz egiten; Begoña emazteak eta Lore alabak erregutu arren ez ditu bere kezkak konpartitu nahi izan. Aita langile mugimenduan nola, alaba ikasle mugimenduan barruraino sartuta dago eta Luisek borrokak ekarri dion oinaze guzti horretatik babestu nahi du alaba. Horregatik urtetako isiltasuna. Isiltasun horrek ordea, aita-alabaren arteko harremana hoztu egiten du, eta bien arteko arrakala hori da zehazki eleberriaren bigarren zatiko ardatza. Luis ospitalean dago bere bizitzako azken egunetan. Berandu baino lehen, arantzak kentzen hasteko garaia da. Protagonisten elkarrizketa oparoa hirugarren pertsonan kontatzen digu narratzaileak. Azkenik, hirugarren zatian, Lorek berak hartzen du narratzaile papera eta Peru semeari kontatzen dio Euskaldunako gatazka nola bizi izan zuten etxean. Puntu honetatik aurrera Lore bihurtzen da protagonista. Bera da istorioari amaiera ematen dion ekintzaren egilea. Ekintza harrigarria, adierazgarria, egileak erabiltzen duena “bere iraganaz lotsatzen den postaletako Bilbo”-ri kritika egiteko.
Hiru belaunaldi kateatzen ditu idazleak eleberrian: atzokoa, gaurkoa eta biharkoa. Hiru belaunaldi Euskaldunaren itxiera gradu batean edo bestean pairatu/ko dutenak. Eta azkenik etorkizunari, oroimenari, zuri, galdera bat: Bilboko ibaiertzera joaten zaren hurrengo aldian Euskalduna Jauregiaz eta Guggenheimaz haratago, erroetaraino, ikusteko gai izango zara?
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi