« Postalen erroetaraino | Hogeita bost poema »
Hutseaniko hazkurria / Joxemiel Bidador / Pamiela, 2010
Lekukotza poetikoa Javier Rojo / El Correo, 2011-02-26
Joxemiel Bidadorrek poesiaren arloan egindako lana bildurik agertzen zaigu Hutseaniko hazkurria eta beste izenburuko liburu honetan. Iaz berrogei urterekin hitz zen idazlea eta, liburua agertzea neurri batean omenaldi modukoa dela kontuan harturik, argitaletxeak erabaki du idazlearen azken poemekin batera, 90eko hamarkadan idatzitakoak ere argitaratzea. Aukera ona, beraz, idazlearen planteamenduetan egon diren aldaketak ikusteko.
Liburuak bi atal dauzka. Lehenengo atalean, Hutseaniko hazkurria izenburuari dagokion horretan, idazleak argitaletxera bidalitako azken poemak agertzen dira, idazlearen ezusteko heriotzagatik beraren parte hartzerik gabe argitaratu behar izan direnak. Arauari ez nakion zor daramate poema hauek azpititulu. Bigarren atala izenburuaren eta beste hitzei dagokie, eta bi lan biltzen dira bertan: Andrea eta desgizonaren gauzatzea (1993) eta Garoñoko gatazkaren bart bezperan egin besta isila (1995). Hamabost urte pasatuak dira bi atalen artean, eta denborak aldaketa nabarmenak ekarri ditu idazlearen poema-moldeetan. Lehenengoetan ahozko poesiaren eragina nabarmentzen zen ahapaldi markatuen presentziarekin, eta poesia hizkuntzaren gainean egindako lanketa eta esperimentazioaren ondorioz sortzen zen. Dialektismorako joera nabarmenarekin, hizkuntzan herriaren hitz magikoaren bila zebilela zirudien.
Gaiaren aldetik, historiaren irakurketa kritiko eta ironikoa eskaintzen zen eta akelarre baten dantza zoroak izango balira bezala aurkezten ziren. Azken poemetan hizkuntzarekin esperimentatzeko joera hori moteldu egiten da. Hizkuntza askoz lauagoa da, ahozko literaturaren eragina ia erabat alde batera utzi delarik. Azken poema hauek, bestalde, nitasunetik sortzen diren poemak dira, egilea bere identitatearen bila dabilen aldetik. Nia hanpatuta agertzen zaigu poema hauetan, eta bere burua inguruan kokatzerakoan, inguru horri kontrajarrita agertzen zaigu. Edonola ere, niaren eta inguruaren apurketa hau ez da erabatekoa, poetak bere ni hori inguru horretan egokitzen saiatzen baita, horretarako eszeptizismoa derrigorrezkoa bazaio ere.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez