kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Txatartegirako ipuinak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2010

Txatartegirako ipuinak I.E. / Aizu!, 2011-02

Izenburu deigarria du Xabier Etxaniz Rojoren azken ipuin bildumak. Lehen irakurketan probokatzailea da, hain txarrak ote dira? Baina ez, ez dira ipuinak txatartegirako modukoak, ez horixe, horietan agertzen diren elementu eta protagonistak baizik, autoak eta pertsonaiak. Guztiok dugu, azken finean, patu bera.

Liburuaren aurkezpenean idazleak esandakoa, berari ipuin tristeak ateratzen zaizkiola, alegia, guztiz benetakoa dela konproba dezake irakurleak nahiko azkar. Ipuin bakoitzaren amaieran, eta liburua irakurtzen bukatutakoan ere bai, txatartegirako moduan gera daiteke irakurlea bera ere, zentzu metaforikoan, jakina. Izan ere, liburua osatzen duten bederatzi ipuin horiek nahiko istorio gogorrak kontatzen dituzte, eta irakurleak gustura irakurri arren (estilo atsegina erabiltzen duelako idazleak), bukaeran halako zapore mingots bat uzten dute guzti-guztiek. Haatik, aitortu beharra dago barrerako une batzuk ere aurki daitezkeela, batik bat, Klaxonen festa eta Gaizki hasitako egunak izeneko ipuinetan, maisuki erabiltzen duelako idazleak absurdoa. Hala, irakurleak oraindik ez dakienean nora eramango duen kontakizunak barre ere egin dezake, berez oso bortitzak diren ipuinokin.

Finean, amaitzean sentsazio goibela geratzeko arriskua onartuta, irakurtzea merezi duten ipuinak. Azken batean, bizitzan ere dena ez da jauja, ezta?

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak