kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

3 Mariak / Arantxa Urretabizkaia / Erein, 2010

Zahartzaroarekiko begirunez Mikel Asurmendi / Irunero, 2011-02

Txuri, Gorri eta Handi: hirurak Maria. Emakumezkoen nola gizonezkoen izena da Maria: Maria Jesus edo Jesus Maria, kasu. Gure gizarte tradizional kristau edo katolikoaren adierazgarri.

3 Mariak nobelaren ezaugarrietakoa eta gure iraganaren adierazle da Maria. Txuri, Gorri eta Handi, berriz, izengoitiak izaki. Gure izatearen —eta tribuaren— adierazleak, gure jendarte hierarkizatuaren deituren ezaugarri.

Horiek idazleak eraiki duen istorioaren ezaugarri bi baino ez dira, hiru pertsonaien bitartez eleberri jostunak eraiki duen mundua. Fikziozkoa da, bistan da. Fikzioa baina, errealitate helezina agertzeko berebizikoa izaten da. Premisa hori kontuan harturik, antzeko lana izaten da jostunarena nola eleberrigilearena.

Betaurrekoak hartu ditut —jostunaren modura— eta hitzezko txatal batzuk josten saiatu naiz:

1. 3 Mariak, nerabezaroa elkarrekin bizi eta osatu zuten hiru pertsonen bilakabidearen lekukotasun bizia da. Pertsonon izaera norberak bizi duen errealitatearen —denboraren eta espazioaren— arabera itxuraldatzen doala.

2. Zahartzaroan sartu berri diren hiru pertsonen istorioa den aldetik, protagonistek iraganaren arrastoak gogoan eta larruan dituztela, hiru nortasunen —osagarriren— bidez laketuko litzaiokeen zahartzaroa islatu du eleberrigileak.

3. Gizarte hierarkizatuaren moldeak apurtu beharra iradoki digu Urretabizkaiak. Zahartzaroa ez dela hilduraren sinonimoa diosku.

4. Izan orok izena dauka. Hitzek badute munta, hots. Modu inplizitu edo esplizitu batez —Txurik Gorriren lengoaiaz egiten duen moduan— Arantxa Urretabizkaiak idazteko molde bat hautatu du kontzienteki.

5. 3. Mariak zahartzaroari begira ondutako iradokizuna da. Ele sotilen aukera egin du —Txuri narratzaileak— idazleak. Ahalik eta elerik errazen eta errealen erabiliz —edo josten—.

6. Kontakizunak tentsio puntu batez egiten du aitzina, misteriozko ehun edo adur batez iraunarazi du jostun egileak: Hiru Mariak Madrilen biltzen diren unera bitarte lehenik, eta enkontru harrez geroztik zabaltzen diren itxaropenek —eta aukerek— eusten diote tentsioari eta misterioari.

7. Literatura hainbat osagaiz ontzen da, osagaiak atontzeko moduak hamaika izaki. Gustuak gustu, 3 Mariak platerak merezi du dastatzea. Edo bestela esanda, probatzea —mustutzea— merezi duen soinekoa duzu.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak