kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ordu bietan Frontoian / Jokin Ansorena / Alberdania, 2010

Amodioa eta janaria Javier Rojo / El Correo, 2011-01-08

Euskal Herriaren itxura handia duen herrialde batean (kasualitatez, Euskal Herria deitzen da bera ere), Bedaiope izeneko herria dago. Bertan Andres G. Ruiz izeneko pertsonaiarekin egingo dugu topo, udaletxean kultur teknikariaren lana egiten duena. Testuinguru honetan kokatzen da Jokin Ansorena Minerrek argitara eman duen nobelaren argumentua. Ordu bietan Frontoian izenburua duen nobela hau idazlearen lehenengo nobela bada ere, egilea ez da hasiberria euskal letren munduan. Izan ere, 80ko hamarkadaren hasieran, poema liburu bat idatzia da, Alex Azkue ezizenarekin. Garai hartan hasitako ibilbidea etenda geratu zen hainbat urtez eta orain, nobela honen bidez, berriro ere literaturaren bideetan galtzeko prest dagoela ematen du. Ordu bietan Frontoian izenburuko liburu hau pixka bat desorekatua iruditu zait, guztiz interesgarriak diruditen alderdi batzuen ondoan, zentzu handirik aurkitzen ez diedan beste alderdi batzuk ere agertzen baitira. Lehenengo eta behin, esan behar da liburuan hainbat istorio gurutzatzen direla, pertsonen harremanen inguruan ardaztuta dauden istorioak, askotan bikote harremanekin zerikusia dutenak. Amodioak eta desamodioak, kasualitatezko elkartzeak eta urte askoren ondoren berpizten diren sugarrak txirikordatzen dira argumentuan, eta amodiorako inoiz ez dela berandu erakusten zaigu horrela.

Istorio hauek begien aurrean garatzen zaizkigularik, ikusten dugu nola pertsonaiak behin eta berriro elkartzen diren janariaren inguruan. Izan ere, janariarena guztiz garrantzitsua baita eleberri honetan, amodioaren ondoren liburuaren bigarren ardatz nagusia osatzen du-eta. Azken finean ez dugu ahaztu behar Euskal Herria (fikziozkoa zein benetakoa) batez ere sukaldaritza bat dela. Narrazioaren ikuspuntua parodiatik samurtasunera mugitzen da, eta honetan uste dut idazlearen eskuak garrantzi handia duela, gustatzen ez zaizkion pertsonaiak gupidagabe tratatzen baititu, gixajo barregarrien parean utzita. Idazlea testu mota desberdinak erabiltzen saiatzen da estilo ariketa interesgarriak eginez batzuetan, baina askotan narrazio nagusian txertatutako testu hauek eranskin hutsak dirudite. Eta bukatzeko, aipagarria da idazleak bigarren mailako xehetasun txikiak kontatzeko duen joera. Gauzak honela, batzuetan arbolek ez dute basoa ikusten uzten, eta liburuaren alderdi onak difuminatuta gera daitezke garrantzirik gabeko xehetasun horien artean.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak