kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Azukre xehea gatz larria / Mikel Hernandez Abaitua / Alberdania, 2010

Norberaren iragana Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-01-07

Guztiok daukagu gure historia, gure iragana; beste kontu bat da norberaren iragana azaldu nahi izatea, denen esku uztea. Hau da Mikel Hernandez Abaitua idazle gasteiztarrak egin duena bere “Azukre xehea gatz larria” liburuarekin. Kuriosoa suertatu zaigu idazleak, berak, ze zalantzak izan dituen liburua bera kokatzerako orduan, liburuaren barne aldeko orrialdean, azpititulu bezala Oroitzapen autobiografiko-sentimentalak jarri baitio, eta behar bada honekin konforme ez, eta hasierako ohar labur bat du liburuak, hau guztia argitu nahian. Berak dio oharrean, ez dela ohiko autobiografia bat, baina irakurleak ikusiko du, gure ustean behintzat, autobiografia bat dela, memoria liburu bat. Euskal literaturan ez gaude ohituak modu honetako liburuak ikustera —adibidez, idazle gutxi gurean ausartzen da bere argazki bat jartzea liburuaren azalean—, beharbada autobiografiak edo memoria liburuak ez direlako idazten Hernandez Abaituak duen adinarekin, baina bera ausartu da. Azpimarratzekoa da, idazleak horrela aukeratuta, distantzia gutxi jarri duela idazterakoan; agian bere niaren agerpena ez du gehiegi neurtu, nahiz eta ni hau, politika, literatura eta musika kontuak azaltzeko erabili. Mikel Hernandez Abaituak liburuan azaltzen digu bere ibilbide literarioa; kronika bat egiten du hainbat aldizkari literarioen —Oh! Euzkadi, Susa— agerpenarekin. Musikarekiko gustuak aipatzen dira liburuan. Egoera politikoari dagokionez, ETAren atentatuen berri emanez gain, egileak ze ikuspegia zuen gaiaren inguruan argitzen du, eta honek ze arazo sortu zizkion. Garaiko kronikaren berri izateko liburu egokia da, eta hau guztia azaltzeko, ez dago hitz txarrik. Eta gurean, hau, bertutea da.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak