« Bizitzen ikasteko liburua | Ezagutzen ez duguna, galdu duguna »
Errotik / Gotzon Barandiaran / Susa, 2010
Borroken epika Javier Rojo / El Correo, 2010-12-11
Noiz edo noiz entzun izan dira gure artean batzuen arrangurak, liburu baten gaineko iruzkina egiterakoan alderdi literarioak alde batera utzita kontu ideologikoak aipatzen direlako. Tira, liburu batean gehien nabarmentzen dena alde ideologiko hori bada, nekez hitz egin daiteke liburu horretaz ideologia kontuan hartu gabe. Eta horixe gertatzen da Gotzon Barandiaranen Errotik izenburuko liburu honekin. Idazlearen lehenengo nobela da eta ideologiak bideratutako kontakizun baten aurrean gaudela esan daiteke, halako moldez non ideologiari buruzkoak alde batera utziko balira liburuan, nobelarik gabe geratuko baikinateke.
Hiru zatitan dago banatua. Lehenengo zatian Euskalduna-ko langile batek, Luisek, lehenengo pertsonan kontatzen du ontziolan gertatu ziren gatazkak. Langile honek minbizia du, hilzorian dago eta idatzita utzi nahi du bere istorioa. Bigarren parteak, hirugarren pertsonan kontatuta dagoenak, azken zatiarekiko lotura funtzioa betetzen du. Hirugarrenean, langilearen alaba agertzen zaigu narratzaile moduan, bere borroka kontagai duelarik. Narratzaile desberdinak badira ere, testuan nabarmentzen da atal guztietan erretorika berbera agertzen zaigula. Gotzon Barandiaranen prosa erretorikoa eta estilizatua baita, borrokatasun puntu bat duena, momentu batzuetan Sarrionandiaren prosaren zordun dirudiena. Narratzaileen hitzekin batera, elkarrizketak ere agertzen dira, baina elkarrizketa hauetan ere ez dago aldaketa nabarmenik. Izan ere, elkarrizketan ez da inoiz aipatzen nor den momentu bakoitzean hitz egiten ari dena eta horrek anonimotasun itxura ematen die pertsonaien hitzei.
Liburua hasieratik bukaeraraino ideologizatuta dago, eta ideologiak markatzen du argumentua: lehenengo zatian narrazioaren ardatza den langileen borrokaren epikatik hirugarren zatian kontatzen diren ikasleen borroken epikara pasatzen da, kontakizun osoan ikuspuntu manikeoak nabarmentzen direlarik. Onen eta gaiztoen arteko gatazkak dira hauek, inolako xehetasunik gabeak, eta borroka hauetan bizitza pribatuari dagozkion kontuek leku gutxi dute. Eta borroka epikoen kontakizun hauetan berdin da errealitatekoak aldatzen badira, borroka horietan parte hartzen duten alderdiak (onak eta gaiztoak) oso argi geratu behar baitira.
Amaieran kontakizunak etorkizunera jotzen du, eta honek istorioan irrealtasuna nabarmendu baino ez du egiten.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi