kritiken hemeroteka

8.670 kritika

« | »

Ezer gabe hobe / Itxaro Borda / Susa, 2009

Think global Ibon Egaña / Deia, 2010-11-27

Migrazio klandestinoa da itxaro Bordaren Ezer gabe hobe eleberriaren gai nagusietarikoa, edo, zehatzago, eleberriaren diskurtso politiko norabide anitzekoa garatzeko abiapuntua. Legez kanpo Mendebaldera datozen migratzaileen inguruko kontakizunak abiatzen du nobela, izan ere, eta Mendebalde kapitalistak ezarritako muga eta harresien aurkako aldarri ozena bihurtzen da liburua, Europara nahiz AEBetara sartzeko jasan beharrekoaz hausnarketa eginarazten duena. Edonola ere, Bordaren eleberria harantzago doa, eta migrazioen kontakizunetik abiatuz, egungo munduaren erretratua egin nahi izan du, neoliberalismoak eragindako hondamendiak xeheki irudikatuz. Altermundializazioaren think global, act local goiburu hura buruan izanik bezala, munduaren erretratu globala egin nahia dago Ezer gabe hobe anbiziotsuaren oinarrian, Euskal Herritik abiatuz Afrika, Europa ekialdea, Mexiko, Afganistan eta beste hamaika espazio eta gatazka ibiliz edo eta salatuz, betiere liburua bitan banatzen duten bi migrazio ardatzen inguruan: Afrikatik Europarakoa eta Mexikotik AEBetarakoa.

Ez da berria migrazioaren eta mugaren gaia Bordaren literaturan; Amaia Ezpeldoiren Euskal Herrian barnako ibilerak eta migrazioak ezagunak genituen lehendik, eta Ezpeldoiren bidez Bordak bere neurrirako nazio linguistiko eta kulturala eraikitzen zuen gisan, eleberri honetan ere, migrazioen narrazioa ez da soilik neoliberalismoaren kalteak salatzeko bide, ezpada, halaber, bestelako mundu bat irudikatzeko aitzakia ere, migrazioen bidez askotariko pertsonaiak elkarrenganatzen baititu Bordak (pigmeoak, Afganistaneko transgeneroak, euskaldunak, mexikar indigenak…). Sigmak egindako bidaiek eta haietan batutako jendeak, hala, jendarte kulturanitz bat itxuratzen dute eta “beste mundubat” posible dela erakutsi, modu batzuetan idealizatu eta naifegian, nire ustez.

Sigma baionarra da narrazioaren bi ataletan protagonista, eta bera da (europar, zuri, paperduna) bi ataletan mugak klandestinoki pasa beharko dituena, kasualitate eta utzikeria hutsez (puntu horretan, narrazioaren sinesgarritasuna kolokan jartzeraino, nire ustez). Hala, Bordak mendebaldarra jarri nahi izan du migratzaile klandestinoaren lekuan, agian irakurlea ere ariketa hori egitera behartu nahirik.

Sigma eta Lambda; hizkien izenak eman dizkie protagonistei egileak, zehaztugabetasunean utziz pertsonaien identitatea eta, bereziki, haien generoa. Neoliberalismoak bizitzaren alderdi guztietara (orobat bikote-harremanenetara) dakarren prekariotasuna papereratu nahi izan du Bordak eleberrian, eta baita identitateen prekariotasun eta aldagarritasuna ere. Neoliberalismoaren aurkako diskurtsoarekin batera, Judith Butler eta Monique Wittig lagun, generoaren berrirakurketa eta deseraikuntza da, izan ere, eleberriaren diskurtso politikoaren bigarren zutoina, queer teoriaren edo postfeminismoaren ekarriak bere egiten dituena.

Sigma da eleberriaren diskurtso politikoari ahotsa jartzen diona, bere bakarrizketa eta elkarrizketen bidez, baina baita narratzailea ere, iraganean oraingo gizarteaz mintzo baita. Alabaina, ez dago kontraesanik diskurtso horien artean, eta Sigmak nahiz narratzaileak ikuspegi ia bera plazaratzen dute. Halaber, diskurtso politikoa lehen planoan jarri denez, zenbaitetan narrazioaren gorabeherak eta pertsonaiak urruneko eta lauegiak begitandu zaizkit, eskema ideologiko orokorraren menpekoegi bailiran, bigarren planoan baleude bezala eta pertsonaien bizipen eta sentimenduak biziarazi baino gehiago kontatu egiten zaizkigulako irudipena geratu zait hainbat pasartetan. Edonola ere, eskertzen zaio Bordaren liburuari gutxiri bezala darion anbizioa, ausardia, amorrua eta urgentzia.

Azken kritikak

Bakea, bakea
Xabier Montoia

Asier Urkiza

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Nagore Fernandez

Martxoak 3
Jon Martinez Larrea

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez

Irati Majuelo

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Paloma Rodriguez-Miñambres

Diesel
Bertol Arrieta

Joxe Aldasoro

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Mikel Asurmendi

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak