« Garai ilunen indusketa | Amatasuna »
Hilobiko isiltasuna / Arnaldur Indridason (Julen Gabiria) / Alberdania-Erein, 2010
Hezurren misterioa Javier Rojo / El Correo, 2010-10-13
Ezin esan daiteke gure artean Islandiako literatura oso ezaguna denik. Izen ahoskaezinak dituzten sumendiak alde batera utzita, irla horretatik heltzen zaizkigun berriak mugatuak dira, oso mugatuak. Baina agian, isla horretan aurki dezakegu ispilu bat geure burua hobeto ezagutzeko, edota bide posible batzuk bertatik abiatzeko. Ez dakit zenbat liburu argitaratu diren euskaraz islandieratik itzulita, baina ziur nago esku baten atzamarrekin konta daitezkeela, eta oraindik ere atzamarrak soberan daudela. Honetan Arnaldur Indridasonen Hilobiko isiltasuna izenburuko nobela agertu zaigu euskal bertsioan, inpresioa badut ere ingelesezko testutik egin dela euskal itzulpena, eta ez jatorrizkotik. Baina tira, honek ez du garrantzi handirik emaitza egokia bada.
Nobela hau polizia nobela da, eta polizia ikerketa baten inguruan antolatuta dago. Tramaren ildo nagusia orube batean aurkitutako hezur batzuekin loturik dago. Hezurrak aspaldikoak badira ere (duela hirurogei urtekoak edo), poliziak ikerketari ekitea erabakitzen du, hezur horien atzean dagoen misterioa argitzeko asmoz. Kontalariak, alde batetik, ikerketa hau kontatzen digu, baina bestaldetik, denboran atzera saltoak emanez, hezur horien jatorria azalduko digu poliki-poliki. Bi narrazio-ildo hauek azkenean bat egingo dute eta, jakina, misterioa argiturik geratuko da. Nahiz eta irakurleak aldez aurretik susmatu nola amaituko den istorioa, argumentuak itzulinguru batzuk aurkezten ditu, istorioarekiko interesa pizten dutenak.
Baina, ikerketarekin eta hezurren istorioarekin batera, idazleak ikertzaile nagusiaren bizitza pribatuan sartzea ere erabakitzen du, haren sekretuak eta frustrazioak kontatuz. Gauzak honela, ikertzailea, Erlendur deitzen dena, sakontasun psikologikoz hornituta agertuko zaigu. Emakumeekiko tratu txarrak eta familia barruko indarkeria da nobela honetan agertzen den gai nagusia, eta fatalismo handiz gai bera ikusten dugu errepikatuta hainbat belaunalditan. Itxaropenak leku txikia du mundu horretan, non itxurazko ongizatearen ondoan marjinazio bortitza dagoen.
Kontaera zuzena da, erretorika handirik gabea, eta nobela jakin-minez irakurtzen diren horietakoa bada ere, hausnarketarako tokia ere badago bertan. Izan ere, zer kontatua dagoenean, zer kontatu hori era egoki batean azaltzen bada, liburua beti interesgarria izango da.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez