« Hezurren misterioa | Hondamenditik aterako da »
Bi marra arrosa / Jasone Osoro / Txalaparta, 2009
Amatasuna Gema Lasarte / Argia, 2010-11-14
Osororen liburua irakurri berri dudala gauza asko datozkit gogora, ama naizen aldetik eta neure burua feministatzat daukadan sinesmenetik. Azken horretatik abiatuko dut gogoeta.
Emakumeen literatura omisioa izan bada, amatasunarena zer esanik ez, amek ez baitute idatzi. Woolfek esaten zuen modura, denborarik ere ez horretarako. Alabek idatzi dute, eta kronika hau hortik begiratuta ongi etorria, izan ere, ukapenak eta isiltasunak ez baitio inori mesederik egiten, eta zenbat eta gogoeta gehiago egin existitzen ez diren gaien inguruan, orduan eta hobeto.
Amatasunaren inguruan kritika feministak bi korronte ezkongaitz azaldu ditu beti. Berdintasunaren feminismotik amatasuna emakumearen mutilazio bezala ikusi izan ohi da. Diferentziaren feminismotik, aldiz, gauza handi bezala, diferente egiten gaituen zerbait bezala. Adrianne Riche izan zen biak uztartu nahi izan zituena, amatasuna esperientzia bezala goraipatu zuena, baina aldi berean, amatasuna instituzio bezala heterosexismoarekin batera patriarkatuak funtzionatu ahal izateko nahitaezko egitura bezala begitandu zuena.
Uste dut berdintasunetik, edota ama izateak berekin dituen iruzurren ingurutik Arantxa Iturbek saiakera xume bezain ederra eskaini zigula Ai, ama! saiakerarekin. Barre eginarazteaz gain, amatasunaren errealitateari ahotsa jarri zion Arantxak. Eta Arantxaren irakurketarekin iruzurraz gogartu nuen eta barre egiteaz gain, izugarri gozatu nuen. Aldiz, Osororena irakurri dudanean telebistako publizitatea etorri zait gogora, izenburu berberetik abiatuta. Agian ez dit ezer berririk esan, ez bada, Lander Garrok bere aitatasun esperientziarekin epilogoan umore puntua jartzen dionean. Bere bizi esperientzia eskaintzen digu Osorok, ilusioz eta beldurrez zipriztindua, baina Greta eleberriaren egile ausarta ez dut irudikatu orrialde horietan barrena.
Marina Subiratsek edota Dolores Julianok aspaldi esan zuten zahartuak geratu direla elkar bizikidetza tradizionalaren ereduak, familia tradizionala alegia. Eta egun beste mila koloretakoak abian jarri direla, hain zuen ere, tradizionalak ez duelako funtzionatzen. Amatasuna ere uste dut erabat aldatu dela, amatasun diferenteak sortu direla, horrela, ama diferenteak ikus genitzake: bikotekidearen umeen amak direnak, homosexualenak, adoptatuak… Beraz, diskurtsoa beste bideak eskatzen ari da, beste esperientzietan oinarria hartzen ari delako amatasuna.
Bukatzeko, ama naizen aldetik, Osorori eskatuko nioke, hemendik hamar urteren bueltan amatasunaren inguruan plazerez idaztea eta nik berriro ere, bizi banaiz bederen, plazerez irakurri ez ezik gogoeta eginen dudala.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez