« Beste oniritzia | Lokomotora ez deskarrilatzea da kontua »
Katu jendea / Eider Rodriguez / Elkar, 2010
Aita labetik irten berria Gema Lasarte / Argia, 2010-10-10
Eider Rodriguezek esaldi hori Kapitalismoa izenburuko ipuinean paratu du. Eta esaldi horrekin laburbilduko genuke Rodriguezek boterearekiko, azpijokoekiko nahiz protokoloarekiko duen joera semantikoa edota ikuskera zorrotza.
Heriotza eta herentzien inguruko narrazioaren gogoetan ezik, adinduak paratu ditu protagonista gisa Rodriguezek ipuin bilduma honetan, izan ere, kontakizunotan zehar bazter hauetako jendilaje dezente gorpuztu baitu. Zaharrak motrizitatea baldartuaz begitanduta, bakardadea eta harremanen ukazioaren lekukotasuna emanaz. Horrela Katu jendea ipuina, lehena, bi protagonisten arteko maitasun ezinaren eta euren katu maskoten arteko ibilbide paraleloaz eraikia da. Katamaren heriotzarekin bukatzeko, katu hilak utzitako kiratsa, hiltzen uzten den desioaren usaina delako. Bi protagonisten arteko hurbilpen nahi eta ezinaren heriotza, zer esanak emana.
Bada gizon bat horien guztien artean Telmo izenekoa, banandua, aita labetik atera berri zuela herentziari esker Volvo ikusgarria erosi zuena. Burgesa bera, bere lanbidean nonbait, putanerrak ugariak baina higieneagatik maite ez dituena. Inorekin larrua jotzea baino masturbatzea maiteago duena. Higiene kontuak.
Bada ama bat behi sentitzen dena, besteen behar fisiologiko oinarrizkoak asetzeko baino balio ez duena. Gizarte honetan ezdeusa, garai batean aktorea baina orain eguneroko errutinan bakarrik aktuatzen duena ohikotasunean eta senarraren erritmopean. Emakumeak, gorputz erdia leihotik kanpora dutenak. Pertsonaia ugari boterearen inguruan bilbatuak, edertasunari lotuak, baina eguneroko errutinan guztiz aparkatuak.
Bada beste ardatz tematiko bat azaltzen dena: aberastasuna, klaseak, estatusa. Kotxeen presentzia, kotxe antropomorfizatuak, sendi bihurtu direnak: Audiaren urruma, Animalia abisal bat Volskwagen Bora gris bat. Markako erropen nahiz objektuen aipamena, edota eskuen metonimia: “Amak beti esan dit norbaiten jatorria eskuetan igartzen dela”.
Bukatzeko esango nuke, Rodriguezek hiru ipuin bildumetan idaztankeran nahiz gaiak jorratzeko moduan estilo propioa erakutsi duela. Eta aldaketarik egotekotan, Rodriguezek berak aitortuta gainera, ipuinak luzatzeko, narrazio motz bihurtzeko egin duen keinua azpimarratuko nuke.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi