« Komedia eta komeriak | Literaturak salbatuko gaitu (nola ez) »
Katu jendea / Eider Rodriguez / Elkar, 2010
Beste oniritzia Javier Rojo / El Correo, 2010-10-09
Orain arte argitara eman dituen liburuetan Eider Rodriguezek erakutsi du azken urte hauetan gure artean agertu diren idazleen artean interesgarrienetako bat dela. Gizakien arteko harremanak izaten dira bere literaturarako lehengaia, eta sentimenduak atzemateko eta adierazteko abilezia ez zaiola falta begi-bistakoa da. Bide honetatik jarraituta, aurten beste liburu bat argitaratu du, Katu jendea izenburukoa, zazpi narrazio biltzen dituena. Hemen ere gizakien arteko harremanak agertzen zaizkigu narrazioen erdigunetan, eta harreman hauen inguruan biltzen dira narrazioetan agertzen diren bestelako osagaiak. Eider Rodriguezen istorioetan harreman hauek ez dira batere errazak. Pertsonaiak elkarren arteko lehian ikusten ditugu, bataren zorionak bestearen atsekabea inplikatuko balu bezala, harremanetan ezinbestez irabazleak eta galtzaileak egon beharko balira bezala. Gailentzen ikusten dugun sentimendua desilusioa da, pertsonaia gehienentzat zoriontasuna ezin bete daitekeen ametsa dela ematen du-eta. Noizean behin, gainera, desilusio honek aukera galduekin zerikusia du. Izan ere, batzuetan pertsonaiei bigarren aukera moduko bat aurkezten zaie, baina ematen du, desilusioan ohituta, ez direla gai bigarren aukera hori identifikatzeko eta joaten uzten diote.
Beste aldetik, nabarmena da narrazio hauetako pertsonaia askorentzat zein garrantzitsua den besteek nola ikusten dituzten. Askotan pertsonaiok erakusketa baten objektuak balira bezala aurkezten dira, besteen oniritzia bilatzen duten bitartean. Edonola ere, harremanok beti oreka zailean ikusten ditugu, edozein momentutan apurtzeko zorian, oztoporik txikienak tragedia pertsonalari bidea ematen diotelarik.
Esan behar da, baita ere, idazleak narrazio-ekonomiari men egiten diola. Narrazio laburrak izanik, ez du denbora askorik hartzen egoerak garatzeko, baina arazoa zera da: badirudi, sinplifikatu behar horretan, batzuetan topikoetara gehiegi lerratzen dela, eta ondorioz egoerak oso eskematikoak suerta daitezkeela.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi