kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ipuinak - Antologia bat / Iban Zaldua / Erein, 2010

Lokomotora ez deskarrilatzea da kontua Mikel Asurmendi / Irunero, 2010-10

Irakurketa irauliko duten ekintzen edo poltsikozko liburuen garaia heldu ote? “Ote, ote, ote?”. Gure mintzoan zalantza adierazteko partikulartasuna dugu ote delakoa. Urriko iraultza heldu ote da euskal literaturara? Akaso. Naski. Agian.

Literatura, printzipioz, bi subjekturen ekintza da: idazlearen eta irakurlearen ekintza. Alabaina, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute bien arteko konplizitatea eta jarduera gauza dadin. Argitaratzailearen rola eta argitaletxearen zabalkuntza berebiziko jarduerak dira, kasu. Idazleak, hartara, horretarako bidea prestatzen badu, bere istorioek bi aldiz ikus dezakete argia. Kasu honetan, Zalduak poltsikozko edizioa prestatu du. Gainbeheran etorri bide den irakurketa inarrosi nahi izan du. Agian.

Iban Zalduak Ipuinak – Antologia bat iragarri zigun Nobela hura deritzan ipuinean. Ipuina Itzalak liburuko sortakoa izaki.

Ander da ipuineko protagonista. Ander idazle bihurtzeko asmoa duen morroia da. Ipuinaren egileari —Iban Zalduari, naski— gaztigatu dio hauxe esanez: “hi ez haiz horren inportantea nire nobelan: hi bosgarren edo seigarren mailako pertsona bazik ez haiz. Baina ipuin-liburu bat argitaratuko duk aurki” (…). “Hire irakurleei jakinarazi nahi niean, besterik gabe, zer mundutan bizi diren” gaztigatu zion Anderrek.

Ipuinen antologia hau Iban Zalduaren munduaren erretratua da. Ez da nobela bat, baina bere munduko pertsonaien ibilerek, hari narratibo bat uztartuz gero, nobela baterako bide urrats lezakete. Hona sipnosia:

Nobela Euskal Herrian kokatuta dago. Protagonista ETA erakundeko ekintzailea da. Ipuin euskaldunez osatu du bere irudimena. Gezurrak, traizioak eta itzalak nagusitzen dira haren bizitzan. Kontuak ez du erremediorik. Nobela alabaina, etorkizuna iragartzen hasten da.

—Ama: hildakoak, nora eramaten dituzte?

Liburu iruzkingile naizen eskas honen gardiz, egileak nobelaren dodekalogo bat idatziko du nobelaren amaieran. Puntu hauek, besteak beste:

Nobelak, ipuinak ez bezala, digresioa onartzen du. Salbu eta beste digresio batzuk ekiditen laguntzen badu, noski.

Literatura jostailuzko tren bat balitz, burdinbide zirkularrekoa izango litzateke nobela; ipuina, ordea, lerro okerrekoa (baina, hasiera eta amaiera jakinekoa). Dena dela, kontua, hala batean nola bestean, lokomotora ez deskarrilatzean datza.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak