kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Ipuinak. Antologia bat / Iban Zaldua / Erein, 2010

Balizko munduak Javier Rojo / El Correo, 2010-07-24

Iban Zaldua da ziur aski azken urte hauetan euskal literaturan ezagutu dugun ipuin-idazlerik porrokatuena, edo behintzat ipuingintzaren garrantziaz konbentzituena. Halako konbentzimenduak eta zaletasunak eraman dute hainbat liburu idaztera, euskaraz eta gazteleraz, eta ‘amateurrekin’ (zentzurik literalenean) gertatu ohi dena suertatu zaio berari ere: idazkuntza uholde bihurturik, goi mailako testuen ondoan, txisteetatik oso hurbil dauden narrazioak ere topatzen dizkiogu, Vaya Semanita bezalako telesaio bateko gidoigileen irudimenetik sortuak diruditenak. Honi gaineratu behar zaio, askotan, Euskal Herriko errealitate politikoa narrazioen marko natural moduan erabiltzen duela, tipikotasun berri eta moderno bat irudikatuz (folklore urbanita eta post-abertzale moduko bat). Orain Ipuinak – Antologia bat izenburua duen liburua argitaratu du, Ur Apalategiren hitzaurre interesgarri batez hornitua.

Liburu honetan agertzen diren ipuinak dagoeneko ezagunak dira eta aitortu behar da aipatutako desoreka hori neurri handi batean bederen desagertu dela hemen. Izan ere, antologiagileek begi zorrotza izan dute bigarren mailakotzat har litezkeen ipuinak alde batera uzteko. Inausketa lanaren ostean, irakurlea ipuin liburu interesgarri batekin topatuko da eta idazle trebe eta batzuetan bikain baten aurrean dagoela nabarituko du. Ipuinok errealitate gaineko ideia baten metaforak izango balira bezala funtzionatzen dute, testu bakoitzak dakarren txinpartan errealitate osoa azalduta agertzen delarik. Erabiltzen dituen gaien artean, iruditzen zait denboralitatearena nabarmentzen dela.

Pertsonaiak denbora batean harrapatuta handik ihes egiten saiatzen dira eta beste denbora batean (adibidez historia aldatzeko atzera joz; edota ametsaren edo literaturaren bidez), beste mundu batean, balizko mundu paralelo batean egotea gustatuko litzaieke. Baina patua beti dago hor, ametsak betetzen direnean ere gauzak ez direla hainbeste aldatzen azaltzeko, azken finean ihesbiderik ez dagoela erakusteko.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak