« Mendearen kronika | Litekeenaz »
Inoiz izan ez garenotan / Karlos Linazasoro / Erein, 2002
Eresiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-04-20
Gero eta sinetsiago nago poeta bakoitzaren atzean, aurrean edo, batzuenean azpian, teoria moduko zerbait dagoela, askotan teoria bezala, teoria formal bezala, agertzera ausartzen ez bada ere. Egia ere bada, poeta gehienek ez dutela teoria hori adierazteko edo formulatzeko beharrik izaten, ez bazaie hartara estutzen, eta orduan alderantzizkoa ere gertatzen da, poetak teoria idatzi beharrean poema idazten baitu. Gertatu ere gertatzen da, teoria poetiko berri berritzaile eta kikirrikia dutenek, irakasleek gehien bat, poesia idazterakoan, teoria idazten dutela eta ez poesia. Izan ere, poesia bada edo ez da; poema bat ez da beste poema baten aldean hobea edo txarragoa. Poema da; edo ez da. Eta ez denean alferrik deituko diogu poema; hobe, hizkuntzaren itzulinguruak erabiliz, prosa poetiko deitzea, edo prosa besterik gabe. Prosak ere bere ohorea baitu, ez pentsa. Karlos Linazasorok ere badu
bere teoria poetikoa. Eta badu, ezin uka, praktika poetikoa. Liburu honetako doinuari erreparatuz gero, ikusiko dugu, nabaria baita, halako eresi doinua, askotan otoitz itxura ere hartzen duena: “Oi euri, langar xume, bildots erreberri,/ nola behar zaitudan”. Otoitza izan ere, ondorio da, esperientzia oinarrizkoen ondorio, behar oinarrizkoei buruzko galdera eta eskea; minak eta gabeziak, heriotzak edo heriotzaren ikuspegiak sortutako kezka ere bai. Baina otoitzaz gainera, bada liburuan bizitzaren baieztapen sendo eta argia, baieztapen ukaezina, bizitza, oraintxe bertan dugun bakarra izateaz gainera, gure ondare bakarrenetakoa izateaz gainera, merezi duen zerbait delakoa, kostarik kosta hala ere, bizitzarena baita lanbiderik nekagarrien eta askotan ikusezinena. “Bizitza beste begi batzuekin ikusi; uraren begiekin, ur-begiekin?” Bizitza, Karlos Linazasororen liburuan, maitasunaz antzaldaturik dator, eta maite duena bizi da, berak maite duena biziarazten duen neurrian. “Esana dago: maite zaitut”, esaldiak biribiltzen du bizitza, poetaren bizitza hain zuzen.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro