« Gasolindegian erretzen | Pinguinoei buruzko hausnarketa »
Ospitalekoak / Mikel Antza / Susa, 2010
Kartzelakoak Aritz Galarraga / Deia, 2010-06-19
Hogeita hiru urteren buruan liburu berri bat argitaratu du Mikel Antzak. Egia da, orain bi urte memoria freskatzeko aukera izan genuen liburu batekin, Aspaldiko lagunen bisita, Susa aldizkariko 25 ipuinen bilduma. Baina Antzak idatzitako Maitalea adiskidearekin geratzen denean horixe zen, aspaldiko ipuin baten bisita, 1992an argitaratu baitzen estreinakoz aldizkarian. Bestela, aurrekoak zituen bi narrazio liburu, 87koa azkena, eta antzerki obra bat.
Ospitalekoak da, beraz, Antzaren lanik berriena, eta lehen nobela. Labur daiteke horrela: Mikel narratzaile presoa gurpil aulkiari lotuta geratu da eta azaltzen dizkigu egoera horretara iritsi artekoak. Hasieratik ezagutzen dugu bukaera. Tartean, ordea, “lau hankadun” izatera eramango duten ezbeharrekin batera, narratzailearen burutazioak, gertaerak, istorioak, elkarrizketak sartuko ditu. Horiek eramaten gaituzte narrazioan aurrera. Eta ez dira anekdota segida soil, ez kartzelan bildutako esperientzia zaku. Lan literarioa egiteko borondatea egon da eta emaitza halakoxea da: zuzen dago idatzia, ofizioz. Hasten da bakarrizketekin, preso dagokeen narratzaile bati dagokion moduan. Baina jarraitzen du gertaeren kontaketarekin, beste pertsonaien istorioekin, elkarrizketekin. Pertsonaiak (kronologikoki erreal izan ezin daiteken Xabier tarteko) eta beren istorioak sinesgarri daude eraikiak, eta zabaltzen dituzte protagonistaren pareta estuak. Eta pentsa daitekeenaren kontrara irakurketa ez da beltza, irribarrea ateratzen baitizu tarteka, ez baitago idatzia “ez garaituaren etsipenetik, ez porrotaren mikatzarekin”.
“Garaitua”, “porrota” irakurrita, igarriko zenioten nobelak baduela irakurketa politiko jakin bat. Eta egia da batzuetan kirrinka egin didala irakurketa horrek. Narratzaileak preso sozial eta politikoen artean bereizketa egiten duenean, esaterako. Baina puntuala da kirrinka hori: aurrerago preso arruntak zergatik dauden kartzelan galdetzen denean, garrantzitsuena iruditzen zaio haien egoera ez gizalegezkoa. Beste batzuetan, aldiz, ausarta ere iruditu zait, “gure zorionaren hildakoei” barkamena eskatzeaz ari denean edota “gure sufrikarioaren arduradunei” barkatzeaz.
Dena den, bigarren plano batean utziko nituzke horiek, liburuak berak hala eskatzen duelako eta irakurketa horren gainetik den irakurketa delako garrantzizkoena. Hemen gauza bat baitago besteen gainetik: kartzela.
Nobelak, esan dugu, kartzela du eszenatoki (eta ospitalea, baina kartzelakoa). Eta ez eszenatoki soilik, kartzela baitu gai nagusi, eta nabarmengarri. Kartzelaren gaineko hausnarketa da besteren gainetik Ospitalekoak, barrutik idatzia, kanpokoentzat ikusezin dena ikusgarri egiten duena. Eta kartzelaren berri ematen du, baina ez modu “teknikoan”, “kartzelaren arabera bizitzen eta pentsatzen” duen narratzailearen bizipenen bitartez baizik. Kartzelak “nolakoak garen erakusten digu, garen bezalakoak agertzen gara, mozorrorik eta apaingarririk gabe”, eta gehituko nuke geure jendartea nolakoa den ere erakusten digula, kanpoan gaudenon errua ere badela kartzela: “Hemen barrukoa den bezalakoa delako da hor kanpokoa den bezalakoa. Hor kanpokoa den bezalakoa delako da den bezalakoa herioaren aurreko ganbara hau”. Michel Foucault-en zita batek irekitzen du liburua, eta haren Surveiller et punir etorri zait burura, ezinbestean. Foucaultek zioen kartzela dagoela gizarte zelatari honen sorreran. Hartara, inoiz ezagutu ez dugun, eta nahiko ez genukeen (lerro finak bereizten ditu kanpoa eta barrua) esperientzia bat, lazgarria, ekartzen digu Antzaren lehen nobelak, aurreiritzirik gabe irakurri beharrekoa, idazkera txukunak lagundua.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi