« Zu ere katu | Aldakuntza »
Vikingoen sorterrira / Xabier Mendiguren / Elkar, 2010
Bestearen begirada Javier Rojo / El Correo, 2010-05-29
Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorearen azken liburuak Vikingoen sorterrira du izenburua. Bertan argumentuaren aldetik zeharo desberdinak diren zazpi narrazio biltzen dira. Argumentuaren aldetik desberdinak dira, bai, baina guztietan ez bada, gehienetan jarrera bera agertzen dela esan daiteke. Izan ere, narrazio hauetan guztietan aldez edo moldez bestearen kontzientzia hartzea agertzen zaigu. Batzuetan gai politikoak dira narrazioan agertzen direnak eta denok dakigu Euskal Herrian gai guztiek politikoak izateko joera dutela edota gai guztiak politikaren ikuspuntutik aztertzeko joera dugula. Hau da, beti ere filiazio politikoaren bila joaten garela errealitatearen gaineko edozein interpretazio egiten denean.
Politikaren hipertrofian bizi gara, eta nago jarrera honetatik ez dela (ez garela) inor libratzen. Xabier Mendigurenen pertsonaiek aurkezten duten ikuspuntua, euskal literaturan ohikoa den bezala, ezkerreko eta abertzaleena da, baina pertsonaia nahiko lauak eta eskematikoak badira ere, idazleak matizazio eta xehetasunerako joera garatu nahi izan duela ematen du. Edonola ere, mundua dikotomietan aurkezten digu, kontrajarritako bi talderen arteko talka gertakarien ardatza izango balitz bezala. Bi zatitan banatutako mundu horretan, pertsonaiek bestearen ikuspuntuarekin egiten dute topo, eta horrek behartzen ditu beren iritziak eta jarrerak leuntzera, ziurtasunen lekuan nolabaiteko zalantzak landatzera. Mundua, beraz, ez da zuri ala beltz agertzen.
Ipuinotan agertzen diren jarrerak, batez ere politikari, militantziari lotutako kontuak azaltzerakoan, guztiz simetrikoak dira, idazlea kontrajarritako bi muturren artean erdiko puntu orekatsu bat bilatzen ari balitz bezala. Esanguratsua da Normalak bagina bezala izeneko narrazioan agertzen den sinbolismoa, Euskal Herrian gertatzen denaren aurreko jarrera hori ulertzeko: Bi atzeratu borrokan hasten dira ulertzen ez duten politika kontu batengatik eztabaidan. Horixe da euskal gatazka.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez