« Haikuen bilduma | Bi marra arrosa »
Darwin geurean / Kepa Altonaga / Pamiela, 2010
Lotilandiako lozorro luzea Bixente Serrano Izko / Berria, 2010-06-06
Lotilandian ez dago lekurik eboluziorako. Pierre Lotik amesturiko herri bukolikoa, Ramuntcho mugiarazi zueneko paradisukoa, mugiezina zen, fixista izan behar.
Izan ere, zein zaila izan duen eboluzionismoak, darwinismoak, bere sarrera euskal intelligentsian, horixe dugu Kepa Altonagaren Darwin geurean ikertzaile eta dibulgaziozko saiakera honen funtsa. Leon Uthurburu Barkoxeko pertsonaia bitxiarekin, Euskal Herritik iheslari izatetik Ekuadorren kontsul frantsesa izatera heldu zen harekin, ireki du liburua egileak. 1835ean egin zuen Darwinek Galapagoetako bidaia ospetsua, zeinak espezieen hautespen naturalaren teoria inspiratu zion, Floreana, Santa Maria eta Charles Island izenekin ezagutzen den uhartean egonaldi labur baten ostean. Bada, handik gutxira, 1840 inguruan erosiko zuen Barkoxeko euskaldun aberatsak uhartearen bi bosten. Hara!, anekdotikoa kontua, baina Euskal Herri eta teoria eboluzionisten hasieraren artean badago lotura bat, Altonagak erabiltzen duena irakurle euskaldun kuriosoaren interesa pizteko.
Gero, darwinismoak sorturiko eztabaidetan nola edo hala parte hartu zuten hainbat euskaldunen berri ematen du liburuak. Armand David ezpeletarra, panda hartz zuria Txinan 1869an “aurkitu” eta zientifikoki sailkatu zuena; Domingo Ordoñana gasteiztarra, Uruguaiko ganaduzale handia eta “modernizazio kapitalistaren bultzatzailea” 1870eko hamarraldian, baina, paradoxikoki, “espezieen mudaezintasunaren defentsa obsesiboan” ibili zena; Jose Aretxabaleta ortuellarra, Montevideon Medikuntzako fakultateko Botanika katedradun izanen zena, Ordoñanaren lagun baina darwinismoaren aldekoa; Jean Etxepare Aldudeko medikua, ostrazismo literariora kondenatua izan zena bere dohain apartak gorabehera, eboluzionista agertu zelako; Etxepareren “zuzentzailea” izan zen Piarres Lafitte antidarwinista; Bizente Aizpuru apaiza ordiziarraren kasu bitxia, II. Errepublika garaietan bere liburu ezin puritanoago baina neurri batean eboluzionista bat Elizak kondenaturik ikusi zuena; Jules Vinson paristarra baina euskararen ikerle sakona, darwinismo linguistikoaren aldekoa eta gure hizkuntzaren desagerpena igarri ez ezik, desiragarritzat ere ikusi zuena aurrerabidearen izenean; Jose Antonio Laburu bilbotar apaiza, 1923an zientifikoki frogatu nahi izan zuena eboluzionismoaren faltsukeria, Fermin Irigarai Larreko idazle eta medikuarengan hain eragin handia izan zuena non eboluzionista izateari utzi bide zion; Jose Migel Barandiaran eta Orixeren ezinegonak darwinismoaren aurrean… Ibilbide luzea, zeinean gure intelligentsia hegemonikoa eboluzionismoaren kontra agertzen baita. 1960ko hamarraldiko euskal iraultza kulturala bere fruituak zientzietan ere ematen hasi arte ez zen esnatuko geure intelligentsia Lotilandiako ametsetatik.
Altonagaren bertze obrak irakurri dituenari, hala nola Etxepare edo Arman Davidi buruzkoak, haien paragrafo batzuen oihartzuna helduko zaio Darwin geurean honetan. Haietatik abiaturik paratu du saiakera berri hau, biziki interesgarria, euskara duin, dotore eta jasoan idatzia, atseginez irakurtzeko modukoa.
Eta, orobat erran behar, biziki eskertzekoa ere bai, Euskal Herriko unibertsitateetan hain ikerketa-lan gutxi egin eta plazaratzen direnean euskaraz. Kepa Altonaga eta bertze gutxi batzuk ditugu ohorezko salbuespen, nekez zabalduko direnak, segurik, Bolognako planek curriculum akademikoetarako ezarririko baldintza berrietan, gure unibertsitateek ez badituzte neurri sendoak asmatzen euskara are baztertuago geldi ez dadin.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi