« Lotilandiako lozorro luzea | Desira plazer, nireak zugan, zureak nigan sutan, bat! »
Bi marra arrosa / Jasone Osoro / Txalaparta, 2009
Bi marra arrosa E.B. / Aizu!, 2010-06
Haurdunaldiaren kronika da Jasone Osororen azken lana. Kronika zehatza, haurdunaldi-testak bi marra arrosa erakusten dituenetik erditzeraino doan kronika. Baina, horrekin batera, amatasuna bizitzeko era bat ere kontatzen digu Osorok, pertsonala, dudarik ez, historia harilkatzeko berak sentitzen dituen bizipenetatik abiatzen baita, baina baita unibertsala ere hein handi batean, haurdun dagoen edozein emakumek bizi ohi dituenak azaltzen baitizkigu modu zuzen eta erakargarrian: urduritasuna, ezjakintasuna, aldaketak, zalantzak, beldurrak, ingurukoekiko harremanak, lagun berriak egiteko parada… baita itxaropena, edertasuna eta bizipoza ere. Liburua borobiltzeko, bukaeran, Lander Garroren hitzak, bikotekideak ere, bere gertutasun-urruntasun horretatik, haurdunaldia zelanbait bizi duelako.
Haurdun bazaude edo egon bazara, ezagun egingo zaizkizu aipatzen direnak. Haurdun egon den edo dagoen emakumearen bikotekide bazara, beste horrenbeste. Baina horrelako egoera batean sekula egon ez bazara ere, liburuak kontatzen dituenak ez zaizkizu arrotz egingo, antzeko hainbat kontakizun behin baino gehiagotan entzungo zenituelako. Horixe beraz, narrazio honen balioa: ezagunetik abiatuta ere, hizkuntza zuzen eta errazez baliatuta, baina sakontasun osoz, erditzeraino eramaten gaituela Osorok modu erakargarrian.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi