« Bi marra arrosa | Errealitate paraleloak »
Desira plazer / Askoren artean / Txalaparta, 2009
Desira plazer, nireak zugan, zureak nigan sutan, bat! Ainara Maia / Gara, 2010-06-11
Gogorra izan da maiteminez eta bakarrik poema sentsual eta erotiko hauek irakurtzea. Polita izango da poema bakoitza maite dudan horrekin irakurtzea!
Antologia bat da poema bilduma hau. 1968tik 2008ra bitarteko zenbait olerki erotiko hautatu dituzte Igor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek, tartean eurenak ere bai. Nirerik ez.
Olerkari lagunen eta ezagunen poemak irakurriz, gelditu naiz, atzera egin eta aurrera egiteko. Geratu. Eta Karmele Igartuaren azken poemak xuxurlaka itzali ditu liburuaren hasierako ene grinak. Eta orain, zer geratzen zait? Olerki erotiko bat idaztea? Eguneroko magiaren plazer txikiez bustitzea? Hiru gehi lau ez da beti zazpi, batzuetan sei ere izan daiteke edo bi edo bat. Hiru eta lau elkarturik hogeita hamalau urte magiko, eta urteko hilabete bakoitzak bere egunerokoa idatzi dit gainean, orrialde bakoitzeko olerkiak azala laztandu didan bezala. Eguneroko plazer txikiek eta olerkiek biziarazi naute orain arte, eta orain, zer?
Etxepare leunki gainean pausatu zait lizun, eta Joxe Azurmendi ez da gutxiago izan. Amaia eta Mikel Lasa ere bero etorri zaizkit, eta Jon Casenavek aitortu dit nitaz maitemindu dela. Oraino ez zait inor aitortu eta hunkitu naiz!
Tere Irastortzaren presentzia ausentziatik sentitu dut, eta Xabier Montoiak loa galdu du nirekiko elkartasunez. Arrietak elur-maluta bakoitzeko oroitzapen bat ekarri dit, eta urruti dagoenaren hurbileko musu bustiak neure gorputzean sentitu ditut. Bosgarren solairuko sabai zaharreko sagar usainak mozkorturik kontten ere paratu nau, eta urruti dagoen horren oihartzun isil lotsati hori hurbildu zaidalarik, ene ohe gaineko gorputz biluzian haren musu bustiak sabaiko iluntasunean ikusten ditut oraindik.
Eta arrapaladan banan-banan beste guztiak sartu zaizkit barrenean: Agirre, Olasagasti, Solbes, Setien, eta zergatik ez? Hitzik entzun ez zenidan txistu lotsati hori neure bihotzean zaudela betiko ohartu naiz. Eta bat-batean Tere behin eta berriz dardaraka ene burmuinean. Eta mutu irakurri ditut poemok, batzuetan hotz besteetan bero, hozbero askotan, Josu Landak amodioaz hitz egitea debekatu baitio ainara honi, behingoagatik habia egin dezan ausart dadin. Eta aurkitu dut Otamendi, eta Barandiaranek neure flana probatu nahi omen du!
Sssh klack! Ene bihotza itxi dut batzuetan, ene maitea jelostu ez zedin. Itxaro Bordak erran dit bizitza badoala eta probesteko aukerak, Patri Urkizuk deitzeko erraten badit, deitzeko eta kito! Ez pentsatzeko gehiago maite ez nauen tipo horrengan, baina bihotza beti tartekatzen da. Omar Nabarrok alkoholizaturik utzi nau, eta eskerrak Tere berriro sartu zaidan barruraino kontsolatu asmoz, hobe baita manta on bat amante txar bat baino.
Eta nigan daude denak goxo, aipatu ditudanak, eta ez aipatuak maiteago, agian. Neure poro guztiek euren lurrina dute, eta orain ez naiz gehiago bakarrik oheratzen. Besarkaturik, babesturik sentitzen naiz zurekin, nirekin ez egon arren, maitea. Eta lasai negar egin dezaket, poeta ofizioa ez baita erraza, poesia odolezko izerdia dela erran baitit Sarrionandiak. Ados nago. Emakume independentea naiz, Estankona! Nire bular elurtuek zure eskuetan urtuz, maitea, hustu ginen bosgarren solairuan. Eta orain, zer, udaberrian? Zertarako bakarrik egon?
Negar eta barre egin dut denetariko poema liburu honekin, maitasunak auskalo zein substantzia askatzen duelako, maitasuna da soilik azken batean estaltzen gaituena, Markuleta. Ni naiz lilia, zu poeta. Edo alderantziz? Edo biak?
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi