kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Hamazazpikotan / Karlos Linazasoro / Elkar, 2010

Haikuen bilduma Javier Rojo / El Correo, 2010-06-05

Uste dut noiz edo noiz komentatu dudala, baina errepikatu egingo dut badaezpadan: Karlos Linazasorok literatura deitzen den gaixotasun bat dauka, idaztera behartzen duena. Batzuetan iruditzen zait gogoz kontra ere aritzen dela literaturan, ezinbestez, idazteari uzteak heriotza ekarriko balu bezala. Xerezaderen sindromea, alegia. Honek ondorio txar bat eduki dezake, zeren behar horrek bultzatuta idaztean bere ibilbideak nahiko irregularra baitirudi. Oraingo honetan poema liburu bat aurkezten du, Hamazazpikotan izenburua daukana. Haikuak bildu ditu liburuan, eta hortik izenburua. Izan ere, idazleak ahalegin aipagarria egin du haiku hauek neurri tradizionalaren arabera gauzatzen, hau da 5/7/5 neurrikoak egiten, poema osoa hamazazpi silabatara ekarriz. Haikuak minimalismo poetikoaren adibiderik behinenak direla esan daiteke, lerro gutxiko halako poema batean obra osoa eskaini behar baita. Horretarako, mendebaldeko poesian ohikoak diren baliabide gehienak, erretorika alegia, alde batera utzi behar dira, poema hitzetatik soilduz, poema ia hizkuntza-euskarririk gabe utziz. Poemaren mugan gauzaturik ikusten dugu haikuan, poesia hitzetan ez, baizik eta hitz biluztu horiek sortzen dituen inpresioan aurkitu behar dugularik. Behaketa eta sintesia behar dira, begiraleak eta begiratutakoak bat egiten duten puntuan kokatzen garelarik.

Liburu honetan Linazasorok hiru multzotan sailkatu ditu haikuak. Lehenengoan haikuetan gehien agertzen zaigun ikuspuntua eskaintzen digu, naturalezaren behaketan oinarritzen baita. Bigarrenean aldez edo moldez maitasunarekin erlazionatuta dauden haikuak agertzen zaizkigu. Hirugarren saila denboraren igarotzeaz aritzen da. Laburbilduta, naturalezak, erosak eta tanatosak osatzen dute haiku hauen oinarrian dagoen triangelua.

Lehen esan dut Linazasororen ibilbidea nahiko gorabeheratsua izaten dela. Liburu hau bere idazlan interesgarrienen multzoan kokatu behar dugu, haikuaren izaerari erreparatu eta errespetatzen jakin baitu.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak