« Zer egin daiteke sei ordu eta 56 minututan? | Erraietatik »
Musika airean / Karmele Jaio / Elkar, 2009
Musika airean E.B. / Aizu!, 2010-04
Liburu honetako protagonista Elena da, eguna kalera begira ematen duen emakumea, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia.
Bizitzaz ari zaigu Karmele Jaio bere bigarren eleberri honetan. Bizitzaz, bere orokortasunean. Eta horregatik, hain zuzen ere, bizitzaren parte diren hainbeste gai jorratzeko aukera baliatzen du sentimenduez ere berba egiteko. Hainbeste pertsonaia agertzen zaizkigu nobelan zehar, bakoitzak bere nortasuna, kontraesanak, esperientziak, harremanak, bertuteak eta akatsak agerian jartzen dituelarik. Horrela, pertsonaiak eta beraien sentimenduak harilduz, elkarren ondoan jarriz, liburu hau harremanei buruzko nobela bat ere izatea lortu du Karmele Jaiok.
Maitasun harremanak, amodioa eta desamodioa, bikote harremanak, adiskidetasun harremanak, herrien artekoak, herria eta deserria, herri txiki zein handietako harremanen berdintasun/desberdintasunak, haurtzaroa, gaztaroa, zahartzaroa, haserrea, erruduntasuna, barkamena, amorrua… eta berriz ere maitasuna.
Gustura eta erraz irakurtzeko nobela, ondo borobildutakoa, azken batean, “bizitzan dena etengabe errepikatzen dela” gogorarazten diguna.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi