kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Haragizko amoreak / Omar Nabarro / Susa, 2010

Maitasunaren mundua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-03-26

Hogei urte baino gehiago igaro dira Omar Nabarro poeta, luma zintzilikatu, poetaren jantziak armairu gotorrean lagata, galdu egin zela, poetak galtzen diren toki horretan, alegia hiztegian. Handik ezin dira erraz atera eta ezin dira barnerago joan, harrapatuak baitaude adjektiboen eta substantibo kuttunen artean, azentuen loturaz. Egunen batean kanpora jotzen badute, bizi izan direneko gordeleku horretako hitzak urdindu, ahuldu eta maiztu zaizkielako izaten da. Orduan, beste hitzen bila hasiko dira eta, haiekin jantzita, beste era batez azalduko munduaren aurrean. Horrela antzaldaturik, gorputz hutsa baino gehiago erakutsiko dute, Celayaren aholkuari jaramon gutxi eginez, eta, seguru asko, bestelakotu direla ere sinestera eman dezakete.Omar Nabarro poetak François Villonen antza du hartu eta haren ezaugarriak ditu bereganatu, eta, nolabait, bigundu. Adinaren kontua izango da, François Villonek ez baitzuen Omar Nabarroren adina hartzerik izan, gazte hil baitzen, urkamendian. Adin kontua da, seguru nago, Nabarro zahar berrituari darion malenkonia. Itsasoaren aurrean poemak ederki asko erakusten duen bezala. Adin kontua da, lehen apenas erreparatu diren kontuei orain sekula eman ez zaien garrantzia ematea. Maitasuna, esaterako, itsasoa bezalakoa da. Gaztetan, gu bezain haserre ikusten dugu eta esku batean atrapatu eta ezkutatu nahi izaten dugu. Geroago, urteek bihotza bigundu digutenean, itsasoa tantaka baino ez dugu dastatu nahi izaten. Ez gara ausartzen garena bertara sartzen, eta poliki eta zatika egiten dugu. “Ohera lotuko zaitut eta / listu-ukenduz laztandu / zauriaren errea / ene esnetan ere nahastu / errearen azukrea”. Ez da maitasuna soilik, eta soilik ez da maitasuna; maitasunak berarekin munduaren ikuspegi berria baitakar.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak