kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Haragizko amoreak / Omar Nabarro / Susa, 2010

Udaberria heldu da Igor Estankona / Argia, 2010-03-28

Omar Nabarrok Itsastxorien bindikapena (Susa, 1985) argitaratu zuenetik hogeita bost urte pasatu diren honetan, Edorta Jimenez itzuli da izengoitiak eskaintzen dion mito kutsuaz inguraturik, Arestiri erreferentzia eginez lehenengo poeman, eta Pedro Antonio Añibarro (1748-1830) arratiarraren esaldi indartsu batekin: “Polborea baño prestago erexegiten da aragizko amorea”.

Txibien sasoia delarik itsaspean, epel eta astiro hurreratzen da idazlea poesiaren zeremoniara. Liburuak abiada hartzen du gero, eta ez du atsedenik ematen harik eta bukatu arte. Omar Nabarroren begirada gardena da, ume batena letxe, baina bizitzaren arratsaz hitz egiten digu batik bat. Irakurlearen zentzumen guztiak kitzikatzen ditu mundakarrak Haragizko amoreak honetan: belarren ahoak entzuten dira haize gozotan, sudurretatik kresal eta sexu usaina sartzen da, Bilboko herdoila. Harriturik nago ni oraindik liburu honen bitalismo, erotismo, jakituria, sakontasun eta dotoreziarekin. Eta jarrai nezake tasunak jartzen, baina liburu honek azken aldiko poesiari egingo dion ekarpena deskribatzeko motz geldituko nintzateke.

Konfiantza itzelarekin idazten du Jimenezek denboraren markei buruz, naturaren betierekotasunaz, irudimen ia agortezinarekin. Irudien mozkorraldi baten antzekoa da Haragizko amoreak, baina ardo zuri freskoaren antzera, mahaitik altxatu arte ez naiz konturatu poema hauek garuna hartu didatela, barruraino pozondu.

Libertateri kantatzen dio idazleak. Zentzumenei. Gozamenari eta oinazeari. Profetak bezala erakusten digu bidea. Ez du erlijio berririk inauguratu, baina liburu honek gogorarazten digu ondo idaztea, plazerez idaztea, ironiaren domeinua eta erritmoaren kadentzia berreskuratu beharreko baloreak direla gure poesian, era honetako poesian. Gizon naturala, finean, molderraza da ura bezala, gardena ura bezala. Gizon naturalak ez dio beldurrik biluztasunari, eta denon biluztasunak ikusten ditu. Omar Nabarro itzuli da ba, eta Aldarri egiten du haragiak poemarekin bakarrik, hutsean utzi ditu poesia idazten dugunon ahaleginak. Jarraitu egiezu bere pausuei Haragizko amoreak aberats honetan zehar, forma literarioa baino harago doan lana da eta: bere bizitzako udazkenean inoiz bukatzen ez den udaberriari buruz hitz egingo dizu. Unibertsoaren durundua dakarte bere hitzek.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak