« Zureak egin du | Etsipenezko itxaropen aldarria »
Izan bainintzen Nafarroako errege / Aingeru Epaltza / Elkar, 2009
Historikoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-02-19
Testua idatzi aurretik zenbait aurreiritzi uxatu nahi nituzke, aurreiritziak uxatzea ahal den neurrian. Izenburuaz gogoratzen ez naizen libururen batean dio Hannah Arendtek aurreiritziak gizartean oso barneraturik daudela eta, horregatik, gizartearen funts ere badirela. Arrazoi handia du aipatutako pentsalariak, gizarteak berak banatzen baititu bere hiritarrak bitan, edo gehiagotan, aurreiritzien arabera.
Literatura ere aurreiritzien arabera sailka daiteke, eta sailkatzen da: irakurgarria dena eta irakurgarria ez dena. Edo, bestelako sailkapena eginez: literatura batetik; eta gainerakoa, bestetik. Aurreiritziek gogor jokatzen dute lehian, eta irabazle ere ateratzen letrazko borroka horretan. Esan nahi dut kritikari eta idazle ospe-nahi batzuentzat nobela historikoa ez dela nobela, ezta literaturaren parametro beti fin eta goi-arnasetan errenditzeko modukoa.Aingeru Epaltzaren eleberri hau hiruren bigarrena da, historikoa; izan ere, Henrike IV.aren bizialdia kontatu nahi baitu. Henrike IV.a Frantziako Errege izan zen eta Nafarroako ere bai, historiara begia emana duen jendeak badakien bezala. XVI. mendeko kontuak badira ere, bere garrantzia izan zuten, eta badute, Europako pentsamoldea aldarazi baitzuten. Historiak eta historiak badaude, aurreiritziak eta aurreiritziak dauden bezala.
Lan duina da, bigarren eleberri hau. Hasieratik harrapatzen du idazteko manerak, eta hori garrantzitsua da. Ezin da esan, gainera, idazkera arrunta denik. Nik estiloa jasotzat daukat, eta gozoa bada ere orokorrean, generoak eskatzen duen bezala, baditu bere alderdi mingotsak ere. Luzea da, eta, hori honakoan, mesederako da.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui