« Sexuaren eta literaturaren amarauna | Urdin, azul, bleu, blue, blau… »
Zureak egin du / Iñaki Friera / Susa, 2009
Zureak egin du E.B. / Aizu!, 2010-02
Hiru gertakari lotzen zaizkio bat-batean kazetariari eta hortik aurrera dena korapilatzen da, tentsioak azkeneraino irauten duen Iñaki Frieraren azken eleberri honetan.
Ospitalean erizain aritzen den neskalagunak tratu txarrak jasandako emakume baten kasua kontatzen dio; nagusiak tratu txarrei buruzko erreportajea egiteko eskatzen dio, ikerketan sakonduz eta ikuspuntu pertsonala landuz; eta, bi aste geroago, gutunazal bat helduko zaio erredakziora, barruan mezu kriptiko bat eta emakume bati parking batean emandako jipoi izugarria agertzen den bideoa dakartzala. Hiru gertakariok ikerketa korapilatsura eramango dute gure nobelako protagonista, eta Iñaki Frierak, biktimaren bizipenetatik haratago, tratu txarrek inguruan eragindako bizipen eta sentipenak aletzen ditu, intrigaz eta ezustekoz beteriko eleberrian, nahiz eta ia hasieratik jakin nor den “gaizkilea”.
Tratu txarren arazoaz baino haratago doa, beraz, Friera, eta giza harremanen sare korapilatsua erakusten digu maisuki, batzuen eta besteen sentimenduak agertuz eta, geure burua egoera bortitz baten aurrean aurkituz gero, elkarren arteko erlazioak nola harildu daitezkeen muturreraino erakutsiz.
Erraz irakurtzen den prosa arinean idatzita, azken orrialderaino zer gerta zain egongo da irakurlea, Frieraren idazkeraz gozatzen duen bitartean.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez