« Ereduari jarraituz | Komunezko zerua »
Bizi! / Patxi Zabaleta / Pamiela, 2009
Argilunen liburua Igor Estankona / Argia, 2010-02-28
Hogei urtean ahotsa aldatzen zaio pertsonari, heldu egiten dira oroitzapenak, iraungi segurantzak, poemak pilatu kajoietan. Gorka Trintxerpe itzuli da izena aldatuta, eta beste Euskal Herri bat kausitu duela kontatu digu. Begiratu dio neska-lagun gazteari, eta ederrak iruditu zaizkio haren tximurrak. Aspaldiko lagunak haserretzen zaizkizunean politikagatik, eta ez dakizunean zer egin Petillatik Balmasedara oraindik egiteke dagoen Nafarroarekin, malenkonian erortzea normala da. Eta hala ere Bizi! ez da liburu malenkoniatsua. Poesia soziala da —soziala zentzu zabalean—, uneka distiratsua, orokorrean geldoa.
Iradoki baino definitu egiten ditu Zabaletak maitasuna, zahartzaroa, pena eta izpirituaren indarra, beti ere Bizi! aldarrikatuz, alegia, merezi duela. Zelan ez, hain aro luzea hartzen duen poemategian, kontraesanak ere badaude. 55. orrialdean dio: “Nork ez daki mesedea ez dela zor / eta mesede zor zaionari / ez dakiokeela noski, / deitu adiskide?”. Eta 62. orrialdean, ostera: “Zahartzaroan, behin agureturik / esker txarrak hunkitzen nau gehienik / lagunen eta adiskideen esker txarrak, alegia / mesedetuen esker txarrak”.
Baina kontraesan horietan eta konfesio antzeko poemetan ibiltzea atsegina egin zaigu, kiribiletan, errimetan eta hitz-joko behartu xamarretan galtzen ez denean, sakontasuna hartzen dutelako poemek. Diskurtsoaren eta lirismoaren arteko oreka bilatzen duten pasarteekin gozatu dugu, horratik, gehien. Diskurtso poematua darabil Zabaletak bide, diskurtsoa du mailu, eta poesia mamuen kontrako sendabide. Baina diferentzia handia dago Telesfororen makilaren artean —zaharkitua, gatzbakoa, bertsolarizatua— eta Gaza-ko ghetoaren artean —poesia konprometitu beti zailaren adibide duina—. Bestalde, irakurlea konbentzitu nahi ez duenean funtzionatzen dute hobeto poemek, Argia joan zenean ederrean lez.
Liburua penduluaren antzera dabil, batzuetan hizkuntzaren menpe eta beste batzuetan formaren kateak hautsiz, arnas narratibo luzeko elkarrizketa poematu bihurtu arte. Sentimenduen eta ideien artean hautatu ezinik —zertarako, bestalde, hautua egin?—, Arrano Beltzaren hegaldiarekin amaitzen da liburua, “hegalak zabal atzaparrak esku”.
Exijentzia handikoa da Bizi!, irregularra eta pazientziaz irakurtzekoa, hogei urtean bildutako fruituak ez dira-eta denak batera jatekoak.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui